09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko Koral Alkartea, Vatikanoan
10.03.2023

Bilboko Koral Alkartea, Vatikanoan

Bilboko Koral Alkarteak hiru kotzertu eskainiko ditu -gaur, lehenengoa- Vatikanoan, Valentin Zubiaurre bizkaitar musikagilea omentzeko. Hirugarren eta azken kontzertua, domekaz, martxoak 12, izango da San Pedro basilikan. 

Bilboko Koral Alkarteak hiru kontzertu eskainiko ditu Erroman, azkena, Vatikanoko San Pedro basilikan. Emonaldi honeen bidez, Erromako Espainiar Errege Akademiaren 150. urteurrena ospatuko da eta Valentin Zubiaurre bizkaitar musikagileari omenaldia egingo jako.

Etxepare Euskal Institutuaren eta Bikaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, Zubiaurrek Erroman konposatu eban “Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia” musika-lana interpretatuko dau Bilboko Koral Alkarteak emonaldi honeetan.

Garain jaiotamo musikariaren omenez

Valentin Maria Zubiaurre (Garai, Bizkaia, 1837 – Madril, 1914), Madrileko Errege Kaperako maisu izan zan berrogei urtez eta Erromako Espainiar Akademiako lehenengo pentsinoduna. Beka eskertzeko, musikagileak aitatutako oratorio sakratua idatzi eban. 

Enrique Azurza zuzendari dala, Bilboko Koral Alkarteak -1886an sortua- italiar uriburuan eskainiko diuan kontzertuetan, Zubiaurrren “Nekaldia” berreskuratuko dau, bertsino koralean, bakarlarientzat eta pianorako. 

Koruak gaur, martxoak 10, jardungo dau Erromako Espainiar Errege Akademian, honen 150. urteurrenean; bihar, Erromako Santiago eta Montserrat eliza Nazional Espainiarrean eta domekaz, Vatikanoan.

Geroago, Madrilen, Bilbon eta Garain, Zubiaurreren jaioterrian, eskainiko dabez kontzertuak.