28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizaren presentzia gero eta nabarmengaoa beilatokietan
10.03.2023

Eleizaren presentzia gero eta nabarmengaoa beilatokietan

2017tik hasita, eta gero eta orokorragoa zan eskaerari erantzunez, dago martxan pastoral zerbitzua beilatokietan. Gaur, beilatokietako pastoraltzan jarduten daben boluntarioen batzarra ospatu da. Beilatokian lagun egiten dauan Eleiza da, hildakoaren sendiak parrokiara ez joatea erabagitzen dauanean. Alberto Jaimez diakonoa da arlo honetako arduraduna eta hainbat boluntariok laguntzen deutse. Gaur, Kerman Lopez bikario nagusia, tanatorioetan kontsolamendua eta bihozberatasuna hedatzen saiatzen diran pertsonakaz batzartu da. Beilatokian agurra zelan egin gura daben galdetzen deutsienean, familiek Eleizbarrutiaren zerbitzu hau eskatzeko aukera dabe. 

Pastoraltza honetan boluntario lez ari dan Jose Antonio Herreroren esanetan, “beilatokietan lagun egitea, oparia da”. Alberto Jaimez diakonoak Alkarren Barri – Comunicación aldizkariaren azken alean azaltzen dauanez, Eleizbarrutiak eskaintzen dauan zerbitzu honen bidez, parrokian hileta egiteaz gainera, “beilatokian otoitz egiteko, solasean jarduteko edo, beste barik, barrua husteko” aukera emoten deutse Eleizara joten daben pertsonei.

https://www.youtube.com/watch?v=1yMh-PnQw3Q
Alberto Jáimez, responsable de la Pastoral de los tanatorios

Entzutea

Pastoraltza honetan, hildakoaren senitartekoari berba egiten iztea da oinarrizkoa. Honan azaltzen dau Jaimezek: “solasaldia, nahikoa izan daiteke oroitzapenak ordenatzeko, une horretan bizi dituan gertaerei zentzuna emoten deutsen gauzez jabetzeko”. 

Jose Antonio Herrero eta Juan Luis Crespo boluntarioek be laguntzen dabe beilatokietako pastoraltzan. Pozik dagoz zerbitzu honetan parte hartzeagaz, euren ustez, “Jainkoaren Erreinuaren iragarpenerako” eremu da-eta.

https://www.youtube.com/watch?v=4leLwUtz8qY
Hunkitu, kontsolatu, errukitu, Juan Luis Crespok bere jardunbidean gauzatu gura dauana.
https://www.youtube.com/watch?v=_espPW5wnqs
Jose Antonio Herrerorentzat, zerbitzu hau oparia da.
Un momento de la reunión que ha tenido lugar hoy