Bizkaiko Foru Aldundiak emoten dauan Ohorezko ‘Lauaxeta’ sariak esker on eta autorpena adierazo gura deutse Bizkaian euskeraren sustapen, zabaltze eta normalizazinoaren alde egindako ahalegin eta lanagaitik nabarmendu izan diran norbanako edo gizataldeei.
Sariak Labayru Fundazinoaren lana autortu gura izan dau, «eta euskal hizkuntza eta kulturaren normalizazino, sustapen eta zabalkundean egindako lan bikaina». Saria jasotean, Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak lanean gogotsu jarraitzeko akuilu dala autortu dau.
Labayru Fundazinoa da Eleizbarrutian euskal kulturaren sustapen eta produkzinoaren arloan nabarmenena dan erakundea.
Hainbat arlotan jarduten dau: etnografia, lekuko herri ondarea berreskuratzea, hizkuntza- eta literatura-ikerketa eta euskerari lotutako egitasmoen garapena.