22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Labayru Fundazioaren Euskal Biblioteka Ander Manterola deituko da aurrerantzean
18.04.2024

Labayru Fundazioaren Euskal Biblioteka Ander Manterola deituko da aurrerantzean

Labayru Fundazioak urteko Batzar Nagusia egingo dau apirilaren 22an. Urtero moduan, Labayruko kide guztiak deialdi honetan parte hartzera gonbidatuak izan dira. Bertan urtean zehar egindako egitasmoak errepasatu eta aztertuko dabez alkarragaz. 

Ander Manterolak Labayru Fundazioaren sorreratik egindako ibilbidea omentzeko, hemendik aurrera Euskal Bibliotekak bere izena hartuko dau. Espazio honek euskal kulturarekin lotutako milaka liburu, aldizkari, kartel, argazki, liburuxka eta dokumentu biltzen ditu. Bertan gordetako material asko ezin dira beste inon topatu, eta beraz, erreferentziazko dokumentazio- zentroa da Eusko Jaurlaritzarentzat. Joseba Santxok egingo dau omenaldiko hitzaldia: “Betiko liburuak, liburuak betiko”.

Oraindik aurrera Euskal Bibliotekak bere sortzailearen izena eroango dau

Euskal Biblioteka

Euskal Biblioteka Labayru Fundazioaren jatorrizko proiektua da. Euskal gaiekin lotutako liburutegi zabala da, ikerkuntzarako ezinbestekoa dana. Euskal kulturarekin zerikusia daukien liburuak dagoz bertan, edozein hizkuntzatan idatzita eta gai askotakoak: literatura, linguistika, zuzenbidea, historia, etnografia, geografia, musika…h

Euskal Biblioteka izenagaz sortu zana, gaur egun dokumentazino-zentro integrala da, euskarri mota guztietako dokumentuak gordeten ditualako. Liburuetan 62.706 monografia ditu, batzuk beste inon ez dagozanak; hemeroteka moduan onenetakoa da gure inguruan; gainerako paper xumeetan be ugaria da, liburuxkak (13.104), kartelak (ia 90.000), mapak eta beste edozer dala. Argazki-artxibo ikaragarria be badauka: antxinako argazki zein postalak, 16.000, eta gaur egungo argazkiak, 140.000 baino gehiago. Ikus-entzutekoen artean, audio eta bideo grabazino asko eta asko gordeten ditu, ondareagaz eta etnografiagaz lotutakoak asko, herri literatura batzeko ahaleginetakoak beste asko, eta osterantzekoak (ekitaldiak, gizarteko ekintzak…). Horreen artean aitatzekoak dira kultur ondareko 1797 bideo, ahozko artxiboko 508 audio eta Batarrita artxiboaren 1636 DVD. Gehiena katalogauta dago, eta katalogoa sarean ikusgai dago, gura dauenak edozein lekutatik konsultau ahal izateko. Euskal Bibliotekak beste liburutegi batzukaz batera lan egiten dau, materialak trukatzeko, bildumak osotzeko eta orokorrean informazinoa alkartzeko.

Eusko Jaurlaritzak erreferentziako liburutegitzat izentauta dauka.

https://www.youtube.com/watch?v=X9RG138y4Ds&t=130s

Ekitaldia

Urtero legez, Labayruko kide guztiak deialdi honetan parte hartzera gonbidatuak izan dira. Bertan urtean zehar egindako egitasmoak errepasatu eta aztertuko dabez alkarragaz.

Gizarte-sarea sendotzeko eta ugaritzeko deialdia egin du Labayru Fundazioak. Hori dela eta, aurtengo Batzar Nagusian erakundearen helburuekin bat egiten duten hainbat pertsona gonbidatu ditu.

Saioan, besteak beste, aurreko Batzarreko Txostena onartu, 2023ko jardueren laburpena erakutsi, 2024ko aurrekontua aurkeztu eta Artezkaritzako kideak barriztatuko dira.

Ander Manterola