Santo Domingoko Lekeitioko komentuan dagozan 12 leikaimeak ospakizun berezia alkarbanatuko dabe bariku honetan eliztarrakaz. Euren fundatzailaren egunean, herriaren sorreraren 7 mendeak ospatu gura dabez herritarrakaz.
Joseba Segura gotzaina buru izango dan eukaristiara alkatea eta zinegotziak be konbidau dabez..
Ospakizuna berezia izango da. Alkartean bizi diran monjarik gehientsuenak afrikarrak diranez, euren doinu eta dantzakaz ospatuko dabe liturgia. Zelan ez, euskal doinuek be hartuko dabe euren lekua ospakizunean.
Uribilduaren 700. urteurrena
1324ko azaroaren 3an jaso eban Lekeitiok uribildu izaera.
Aurreko urtearen azaroaren 3an hasi ziran ospakizunak Lekeition. Hileotan zehar hainbat izan dira antolatu diran ekitaldi ofizialak. Besteak beste, eleizpean ikusgai dagoan erakusketea dago tartean.
Domingotarretan egingo dan eukaristia ekitladi erlijiosoa ez eze, esker oneko ospakizuna izango da.