Robert Prevost Chicagon jaio zan 1955ean eta langileen familia katolikoan hazi zan. Gazte-denporan, San Agustinen ordenan sartu zan misino-bokazinoak bultzatuta. Bokazino hori sendotu egin eban, Catholic Theological Union dalakoan lehenengo eta gero Erroman ikasketak eginez eta Zuzenbide Kanonikoan doktoratuz. 1982an abade egin zan eta laster Estatu Batuetatik kanpora eroan eban ibilbideari ekin eutsan.
San Pedro basilikako balkoira atara eta jenteari zuzendutako lehenengo berbetan, agerian geratu da Prevosten misino-sena eta Peruko Chiclayoko “bere elizbarrutia” beren-beregi agurtu dau, herrialde horretan hogei urtetik gora emon izan ditu-eta.
2023tik hasita, Gotzainen Dikasterioko prefektua da eta Frantzisko aita santuaren aholkulari nagusia izan da mundu osoko gotzainen izendapenean.
Ezagunen esanetan, bere estiloa, soila da, pastoral kutsua dau, politikoa baino gehiago eta jentaurreko profil diskretua dau.
Leon XIV.a aita santua, Frantzisko aita santuagaz
S