14-10-2025 Martes, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 `Los domingos´, eleizbarrutiko abadeen aholkularitza erlijiosoagaz
22.09.2025

`Los domingos´, eleizbarrutiko abadeen aholkularitza erlijiosoagaz

Gaur gauean Zinemaldiko sail ofizialean estreinatuko dan "Los domingos" pelikulak eleizbarrutiko hainbat abaderen aholkularitza izan eban ekoizpenean, hain zuzen be gaur egun desakralizatuta dagoan Gernikako komentuaren barrualdean grabatutako eszenetan. Juan Reyero Gernikako parrokoa izan zan aholkularietako bat eta bokazinoari eta monasterioko bizitzari buruzko zehaztasunak emon eutsezan. Pelikula hau Alauda Ruiz de Azuaren bigarrena da (aurretik "Cinco lobitos" grabatu eban) eta urriaren 24tik aurrera zinemetan ikusi ahal izango da. 

“Los domingos” pelikulari zilegitasuna emote aldera, pelikularen zuzendari eta gidoilariak aholkularitza erlijiosoa eskatu eutsen eszena batzuk filmatzeko Juan Reyero eta Carlos Olabarri abadeei. Abadeok desakralizatuta dagoan klaratarren Gernikako monasterioan izan ziran grabazinoan.

Juan Reyerorentzat filmaketa “aurkikuntza” izan zan: “descubrimiento”.Me he encontrado con actores, que fuera de las preguntas de Alauda, la directora, se han interesado por mi vocación y hemos tenido la oportunidad de dialogar mucho. “Fueron unos días de poder explicarme, con una acogida muy positiva por parte de gente alejada de la fe“.

Lana erresperu osoz egin ebela dino eta hamar egunez, egunean hiru ordu inguru jardun ebala eurakaz:: “Muy respetuosos tanto los actores y la directora. Mantenían en todo momento las formas… Un disfrute. También me he reído mucho”.

Laburpena

Hauxe da gaur Zinemaldian estreinatuko dan pelikularen argumentuaren laburpena: Ainara, 17 urteko neska argia –Blanca Soroa hasibarriak antzezten dau- klausurako monja egingo dala iragartzen deutso familiari, honek unibertsitatean ikasten hasiko dauala uste dauan bitartean. Erabaki horren iragarpenak egundoko kataklismoa dakar familiara, gatazka sakona eraginez fedearen, bokazinoaren eta familia loturen artean.

Ruiz de Azua zuzendaria benetako istorioan oinarritu da: “Durante años me pregunté: ¿Por qué una joven de 18 años se convierte en monja de clausura en el mundo actual? Este guion surge de esa pregunta”, Kontu hau ikuspuntu bitatik jorratzen da: Ainararena eta bere izeko Maiterena -Goya saria irabazi eban Patricia Lopez Arnaizek antzeztuta.

Maila handiko aktore-multzoa

Pelikulako aktore-multzoa, bikaina da: Blanca Soroa,  Patricia Lopez Arnaiz, Miguel Garces (‘Querer’), Juan Minujín (‘El suplente’), Mabel Rivera (‘Mar adentro’) eta Nagore Aranburu (‘Querer’).

Kameren atzean, talde tekniko aparta dau Ruiz de Azuak, gehienak emakumeak, besteak beste argazkilaritzari emoten jakon Goya sarirako izendatutako Bet Rourich, Andres Gil (Goya saria “La sociedad de la nieve” pelikulagaitik) muntaketan, eta “Cinco lobitos” eta “Querer” lanen ostean zuzendariagaz barriro lan egin daben profesionalak.

Rueda de prensa ofrecida esta mañana en el marco del Zinemaldia

Los actores de la película junto a la directora Alauda Ruiz de Azúa