Erromesek barriro alkartzeko aukera iznago dabe urriaren 27an. Egun horretan, meza ospatuo dabe Bilboko San Nikolas eleizan 13:00an eta, ostean, bazkaria. Joan gura dauanak emon daiala izena 639 15 92 22 telefonora deituz.
2023ko ekitaldia
Hiru egunez, taldean joan ziran gaixo, erromes eta hospitalarioek otoitz egin dabe eta bizikidetza landu.
Aurkezpenaren ostean, Eukaristia ospatu eben Santa Bernardette eleizan, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa buru zala eta, gauez, argi-zuzien prozesinoan izan ziran.
Zapatuz, haitzuloan ospatu zan meza, eukaristia-prozesinoa egin eta gaixoen bedeinkapena San Pio X basilikan.
Gotzaina, Bilboko Eleizbarrutitik erromes ziran gazteakaz alkartu zan. Gauez, Hospitalitatearen jaia ospatu eben.
Jente asko batu zan domekaz San Pio X tenpluan meza internazionala ospatzeko.
2023-24 kurtsoa
Kurtso honetan, Hospitalitateak hainbat erretiro ospatuko dau eta baita beste erromesaldi bat be (oraindik ez dira egunak eta lekua zehaztu) eta eguneko txangoa Gaixoaren Pazkoaren inguruan. Berbaldiak be egingo dabez eta dagokion sasoian emongo da guzti honen barri.