Alkarren Barri aldizkariaren euskarri digitalean, koloretako loreez apaindutako lu-globoaren irudia nabarmentzen da. Ama Birjinaren eta loreen hila da maiatza eta horixe da irudi horregaz azpimarratu gura dana. Maiatzaren 1ean, gainera, Langileen Nazinoarteko Eguna be ospatzen da. Hori dala-eta, gotzainak Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Egunerako idatzi eban mezua gogora ekarten da.
Idazki horretan On Joseba Segura gotzainak gogoratzen dauanez, “gizalegezko lana, etxean hasten da”. Hori dala-eta, aurrerago azaltzen dauanez, “lana zaindu eta lana egiten dauan pertsona zaindu, horra hor gure laguntasuna eta konpromisoa ezinbesteko dabezan lehentasunak”.
Askotariko edukiak
Aldizkarian, gertatu izan diran barriak edo albiste izango diranak jasoten ditu, esate baterako, maiatzaren 26an lehenengo aldiz egingo dan klausurako monjen baterako ospakizuna.
Beste alde batetik, datorren kurtsoan Eleizbarrutiak bere 75. urteurrena ospatuko dau eta urteurren horren inguruan izango dan hainbat hitzordu garrantzitsu iragarri da. Alde batetik, irailetik aurrera antolatu daitezan gertakarietan erabiliko dan irudi korporatibo barria aurkeztu da.
Urteurrenaren inguruko ekitaldiei hasiera emongo deutsen baterako jarduera irailaren 28an izango da Derioko Seminarioan. 2025ean, izango da beste zenbait hitzordu garrantzitsu Bilboko Eleizbarrutian.
Guzti hau eta beste hainbat kontu Bilboko Eleizbarrutiari lotutakoen ingurukoak jasoten dituan aldizkarian. Etxean jaso gura izan ezkero, urteko harpidetza egin daiteke 16 euroren truke.