20-11-2025 Jueves, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mª Luisa Berzosak Sinodoaren esperientzia batera jarri dau Areetan
20.11.2025

Mª Luisa Berzosak Sinodoaren esperientzia batera jarri dau Areetan

Maria Luisa Berzosa monja jesuitinak "Sinodo-sena: Eleizaren bidea: erronka eta konpromisoa" sinodo-seneko Eleizaren inguruko Sinodoan -Frantzisko aita santuak Jainkoaren herriaren Sinodoa deitu eban- bizi izandako esperientziaren inguruko "berbaldi interesgarria" eskaini eban atzo Areetako Santa Ana parrokian

85 lagun inguru batu zan atzoko saioan, Areetan. Maria Luisa Berzosak dei egin eutsen “tanta izatek ozeanoan, errealitate barrian, tanta bakarra izanda be, zer egin neike? galdetuta”.

Berzosa. sinodo-sena
Berzosa. sinodo-sena

Berzosak, saioaren hasieran, “parte sentitzen garan ikusi behar dogu, parte sentitu ezkero, konprometitu eta parte hartzen dogulako”, esan eban.

Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoaz jardun eban: “alkarregaz bide egitea, Eleiza izateko eta Eleizan izateko beste era bat da”.

Berzosa. sinodo-sena

Batzar honetatik, Sinodoko azken agiriaren bideratzaileak atara ziran, Bilboko eleizbarrutiak egiten diharduan proposamenari erantzunez. 

Berzosa. sinodo-sena
Berzosa. sinodo-sena

Mª Luisa Berzosa

Monja jesuitina, eleiza katolikoan pertsona esanguratsua, ezaguna da heziketan, san Inazioren espiritualtasunean egindako lanagaitik eta, Frantzisko aita santuak izendatuta, Gotzainen Sinodoko Idazkaritza Nagusiko kontsultari izateagaitik.

Berzosa. sinodo-sena

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: