“Bakea duintasunagaz hasten da” goiburuaren harira ospatuko da ekitaldia datorren eguenez Bilbon. Mª Luisa del Pozo Berrerosle Txit Santuaren Oblatak ordenako monjak bere lekukotasuna emongo dau. Aurreko ekitaldietan azaldu dauanez pertsonen salerosketaren aurkako borrokan “inor ez dago soberan”, izan be “ideologietan korapilatu gaitekez eta emakumeak inorena ez dan lurrean, inorena ez dan eta esplotatzaileen eurentzat hartu leikien lurrean geratu daitekez”.
Alkarren Barri/Comunicación aldizkarian:
Pertsonen salerosketaren aurkako ekitaldia
Frantzisko Aita Santuak 2015ean izendatu eban egun hau. Orain, Leon Aita Santuak dei egiten deusku egun honen 12. ekitaldia ospatu dagigun, alkarteei dei eginez eta sarritan ezezagun edo arrotz egiten jakun errealitate hau agertzera emonez.
Horretarako, Karitate eta Zuzentasunerako ordezkaritzako Migrazinoetarao Mahaiak agiria prestatu dau samariar onaren parabolaren argitan, “Jesusen atzetik zelan jarraitzen dogun eta giza eskubideen aurka doazan benetako gertaeren aurrean ze jokaera dogun aztertu dagigun. Gaur egun, generoa lako ezaugarriez markatutakob -biktima asko eta sko emakumeak dira- ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen errealitate ikusezina eta pertsona horreen sekulako pobretasuna aztertuko dogu”.
Ignacio Ellacuriak (martiri Salvadorren 1989an) inoanez, “errealitatea errealitateaz jabetzeaz gainera, errealitatea lepoan hartzean, errealitateaz arduratzean ezagutzen da hobeto”.
Erantsitako artxiboak:







