06-04-2026 Lunes, I semana - pascua
[lwp_divi_breadcrumbs home_text=”Bizkeliza” font_icon=”5||divi||400″ link_color=”#737373″ separator_color=”#737373″ current_text_color=”#006b54″ _builder_version=”4.18.1″ _module_preset=”default” module_text_color=”#e02b20″ module_font_size=”14px” module_line_height=”1.2em” background_enable_color=”off” global_colors_info=”{}”][/lwp_divi_breadcrumbs]
26.01.2026

Mandatudun laikoen erretiroa Larrean

Sasoi honetan ohikoa danez, eleizbarrutian mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Hiru egunez, 40 lagun inguruk biziko dau esperientzia hau Zornotzako Larreako gogarte etxean. 

Miguel Angel Esnaola abade eta ekumenismo eta erlejinoen arteko hartu-emonerako ordezkariak gidatuko dau erretiroa. Esnaola Iruñan jaio zan 1964an eta Bilbon egin zan abade 2016an. Deusto Pastoral Barrutiko (PB) moderatzaile be bada. 

Azken egunean -urtarrilak 28, eguaztena-, Kerman Lopez bikario nagusia buru izango da erretiroari amaiera emongo deutsan Eukaristian.