28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mar Vaquek kontzertua eskainiko daubiharKarmelo eleizan
19.05.2023

Mar Vaquek kontzertua eskainiko daubiharKarmelo eleizan

Bihar -zapatua-, Mar Vaque organistaren kontzertua ospatuko da 'Bilbao hiria' Nazinoarteko Organo-jaialdiaren XI. ekitaldiaren barruan, Santutxuko Karmelo eleizan, 20:45etan. 'Diego de Amezua' Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatzen dauan jaialdiaren aurtengo ekitaldian, EEBBetako, Frantziako, Alemaniako eta Euskadiko organistek jardungo dabe.

Mar Vaquek, lehenengo saria lortu eban ‘Joseph Gabler de Ochsenhausen’ nazinoarteko lehiaketan eta gaurko saioan, XVIII-XX gizaldietako musika aleman eta frantseseko piezak joko ditu, besteak beste musikari honeenak: Johann Gottfried Walther, Johann Sebastian Bach, Robert Schumann, Louis Vierne eta Maurice Duruflé. Santutxuko Karmelo eleizako Cavaillé-Coll (1894) organoaz baliatuz interpretatuko ditu pieza guztiak.

Mar Vaque

Tarragona, 1994.eko martxoaren 18a. Vaque 2011an, 7 urte ebazala, hasi zan pianoa ikasten eta organora hurreratzen hasi zan. 2013an ekin eutsen goi-mailako organo-ikasketei Kataluniako ‘Escola Superior de Música’ dalakoan. 2015ean, Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Stuttgart (Alemania) dalakoan sartu eta organo-karrerari amaiera emon eutsan Jürgen Esslen zuzendaritzapean. Heziketa osatzeko, Organo-masterra eta Kirchenmusik-karrera (eleiz musika) burutu ebazan irakasle beraz.

Kontzertu ugari eskaini dau bakarlari lez maila nazional eta internazionalean, Espainian, Andorran, Frantzian, Alemanian, Kolonbian, Italian eta Lituanian, eta 2018an Pariseko Notre-Dame Katedralean eskaini eban saioa nabarmentzen da guztien gainetik. RNEk eta SWR Deutschlandek musikari honen hainbat kontzertu grabatu dabe.

2015eko abuztuan, lehenengo saria jaso eban Joseph Gablerren oroimenezko nazinoarteko organo-lehiaketako IV. deialdian, Ochsenhausenen (Alemania). Gaur egun, organista, abesbatzen zuzendari eta organo, bat-bateko saio eta abesbatza-zuzendaritzako eskolak emoten ditu Municheko St. Johann Baptist parrokian eta, gainera, kontzertuak emoten jarraitzen dau. 

Organo-jaialdiaren inguruan gehiago jakiteko: hemen

Mar Vaqué