28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bihar, Barakaldon, azoka solidarioa “Deadar” taldearen eskutik
19.05.2023

Bihar, Barakaldon, azoka solidarioa “Deadar” taldearen eskutik

Barakaldo Pastoral Barrutiko (PB) parrokietako taldeetako gazteez osatutako 'Deadar' taldeak urteroko jaialdi solidarioa ospatuko dau bihar. Taldekideek azaldu dabenez, aurten ekitaldi desbardina izango da: "azoka solidarioa egingo dogu eta salmahaiak, bingoa, jatekoa, e.a., izango dira. Batu daiten diru guztia 'Cuadri del Hospi' alkartearen esku itziko da, gurasoen alkarte honek umeen minbiziaren inguruan sentiberatasuna bizten eta ikertzen jarraitu daian, besteak beste, hazur-muina emoteko kanpaina sustatuz eta, azken batean, eremu hori gizatasunez betez".

‘Deadar’ taldeko begiraleek dei egiten dabe ekitaldi solidario honegaz bat egiteko. Bihar -zapatua- izango da, hamaiketatik ordu bietara Paulen ikastetxeko jolastokian.