25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko ordezkaritza Eleizaren Sostengurako Jardunaldietan
20.05.2023

Bizkaiko ordezkaritza Eleizaren Sostengurako Jardunaldietan

Atzo amaitu ziran Eleizaren Sostengurako II. Jardunaldiak. Gotzainen Batzarreko arlo honetako arduradun dan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da egun biotan garatu izan diran askotariko jardueretan. Jim Kelley EEBBetako Charlotteko eleizbarrutiko garapenerako bulegoko zuzendariaa euren parrokietako zenbait jarduera on azaldu eutsen partaideei jardunaldiei hasiera emon eutsen berbaldian. Aurtengo ekitaldian, Mexikoko eta Italiako Eleizako hainbat ordezkarik parte hartu dau gonbidatu lez. 

Estatuko hainbat Eleizbarrutik parte hartu dau Eleizaren sostenguaren inguruan hausnarketa eginez. Atzo eguerdiz amaitu ziran egun bitan garatu izan diran saioak.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1659125405494779904?s=20

Bilboko gotzainak emon eutsen hasiera jardunaldiei eta pozik agertu zan EEBBetako hizlaria bertan zalako. Honek, bere aldetik, munduko edozein parrokiatan ezarri daiteken hainbat jarduera on aitatu eban: abegia, adeitasuna, besteen gaitasunak aintzakotzat hartu, lagun bakotxa baloartu, esker ona adierazo. lagun egin, oparitu…, azken batean, “diru-kontuakaz ez ezik, alkarte konpromisoagaz” zerikusia dauan jasangarritasunaz jardun eban.

Kerman Lopez bikario nagusiak, Jose Miguel Erdozain gerente-ekonomoak; Jose Joaquin Morak ekonomia-gaietarako batzorderako gotzain ordezkariak eta Dorleta Alberdi komunikabidieetarako saileko zuzendariak parte hartu dabe jardunaldietan.