Historiaa:
Mariaren Leginoa andra Mariari buruzko mobimentu katoliko internazionala da. Frank Duff laiko irlandarrak sortu eban 1921eko irailaren 7an.
1949an, Jose Manuel Apellaniz Bilboko Santiago parrokiako abade lagunkideak “Incunable” aldizkariaren aldizkariaren bitartez izan eban Mariaren Leginoa deitutako mobimentu apostolikoaren barri. Jakin-mina biztu jakon eta Conciliumari idatzi eutsan argibideak eskatuz. Laster jaso eban erantzuna eta urtea amaitu baino lehen heldu zan Bilbora sor Pacita Santos eta Jose Manuel Apellanizegaz hartu-emonean jarri zan.
Kronologia:
1950. Martxoak 16. Legiokoen asteko lehenengo batzarra ospatu zan. Apirilaren hasieran ezarri zan lehenengo praesidiuma Santiago parrokia-katedralean, “Maria Sortzez Garbia” izenagaz.
1951. Martxoak 20. Bilboko lehenengo Kuria osotu zan hiru praesidiagaz. Jose Manuel Apellaniz zan gidari espirituala eta sor Maria Bautista Bilbao lehenengo presidentea.
1951tik 1956era. Mobimentuaren hedapena, bakarrik Bilbon.
1957. Mobimentua Bilbotik kanpo hedatu zan: Luchana, Baracaldo, Sestao, Portugalete, Santurce, Algorta, Erandio, Basauri, Echebarri, Arrigorriaga, Lejona, Alonsótegui, e.a.
1959. Eleizbarrutiko mugak zeharkatzen ditu. Anai Jhon Murray Dublineko mandatariaren eta beste anai batzuen bisitaren ostean baimena emon eutsen Bilboko Kuriari mugak zeharkatu eta inguruko beste lurralde batzuetan hedatzeko.
1960. Kuria, Comitium bihurtu zan maiatzaren 8an. Hedapen arina etorri zan. Labur-labur:
1960. Apirilean, “Causa de Nuestra Alegría” gazte kuria Bilbon, 8 praesidiagaz.
Maiatzean: “Santa Maria” Kuria Portugaleten, 4 praesidiagaz.
Uztailean: “Nuestra Señora del Villar” Kuria, Correllan (Nafarroa).
1961. Uztaila: Iruñako Kuria.
1962. Iraila: Santanderreko Kuria, beranduago, Reinosako Curiae eta “Madre de la Iglesia” eta Gazte Kuria barne hartuz, Comitium bihurtu zana.
1963. Urtarrila: Gasteizko Kuria.
1965. Martxoa “Puerta del Cielo Gazte Kuria (7 praesidia) Portugaleten.
Julio: Haroko Kuria.
1966 Apirila: “Nuestra Señora de Begoña” Kuria, Senatus zalbalduta.
Maiatza: “Nuestra Señora de Aránzazu”, arrazoi beragaitik.
1968. Urtarrila: Donostiako kuria.
Urtarrila: Astorgako (Leon) Kuria.
1969. Martxoa: Logroñoko Kuria. Beranduago Comitium bihurtu zan Haro eta Calahorrako Curiaeak gainbegiratzean.
Apirila: Durangoko “Andra Mari” Kuria.
1971. Urria: Oviedoko Kuria.
Azaroa: Gijoneko Kuria.
1980. Iraila: Basauriko “Nuestra Señora de las Nieves” Kuria.
1989. Apirila: “Stella Maris” Kuria, Algortan.
1990. Ekaina: Calahorrako Kuria.
1963ko irailaren 22an, Bilboko Comitium dalakoa Senatuz bihurtzen da, 14 eleizbarrutitako jurisdikzinoa barne hartuz. Gaur egun, 13 dira, Palentziakoa Madrileko Senatus dalakoaren menpe dago-eta.
Bilboko Senatus dalakoaren eremuan, sor Pacitak berak edo beste anai batzuek sortutako Batzordeak egozan eta Bilbao Senatus bihurtzean jurisdikzino horretan sartu ziran: Burgoseko Comitium, Miranda de Ebroko Curiaeak eta Burgoseko “Nuestra Señora del Pilar” Gazte Kuria, Leoneko Kuria eta Avileseko Kuria.
“El cariño que despertó la hna. Pacita Santos entre nosotros -explican desde el movimiento- se puso de manifiesto en su despedida de España que se celebró en el Carmelo de Begoña de Bilbao en diciembre del año 1959 y que contó con una muy nutrida presencia de legionarios y legionarias”.






