19-11-2025 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Mariaren Leginoaren” deia bere erretiroan parte hartzeko
19.11.2025

“Mariaren Leginoaren” deia bere erretiroan parte hartzeko

"Mariaren Leginoa" boluntarioen mobimentuak bere 75. urteurrena ospatzen dihardu gure eleizbarrutian. Oroitzapenezko ekitaldi nagusia joan dan urriaren 30ean ospatu eben. Bihar -azaroak 20, eguena-, erretorpa egomgp dabe 18:00etatik aurrera mobimentuaren egoitzan (Kapelutegi 12, 1. solairua ezkerretara. Bilboko Alde Zaharra). "Abendualdia" goiburuaren haritik ospatuko da, gura dauanak, militante izan ala ez, parte hartu leike eta, Koldo Alzola fraile hirukoiztarrak gidatuta, Frank Duff fundatzalearen inguruan garatuko da. Amaitzeko, Eukaristia ospatuko dabe. 

Mariaren Leginoa andra Mariari buruzko mobimentu katolikoa da. Frank Duff laiko irlandarrak sortu eban orain dala 104 urte, 1921eko irailaren 7an.

1949an, Jose Manuel Apellaniz BIlboko Santiago parrokiako abade lagunkideak Incunable aldizkariaren bitartez izan eban Mariaren Leginoa deitutako mobimentu apostolikoaren barri. Jakin-mina biztu eta Concilium dalakoari idatzi eutsan argibideak eskatuz. Urtea amaitu baino lehen heldu zan Bilbora sor Pacita Santos filipinarra eta beragaz hartu-emonean jarri zan. Gehiago jakiteko: hemen.

Gaur egun, boluntarioz osatutako hainbat talde dago eleizbarrutiko hainbat herritan eta, besteak beste, ahulezia handian dagozan pertsonei lagun egiten deutsie.

Frank Duff

Frank Duff Mariaren Leginoa mobimentuaren fundatzailearen inguruan egingo da arratsaldeko erretiroa.

Duffek bere herrialdeko finantza ministerioan lan egin eban. “Paduleko San Bizente Biltzarreko” kide izanda, Dublineko familia behartsuei bisita egiten eutsen. Laikoen apostolutzaren erreferente izan zan eta bere lanbideak, espiritualtasunak eta baztertuen aldeko ardurak pisu handia izan eban bere bizitzan.

Frank Duff irlandarra, Mariaren Leginoaren fundatzailea
Una de las imágenes de la celebración del 75 aniversario, en la parroquia de San Nicolás, el pasado 30 de octubre.