24-05-2026 Domingo de Pentecostés
21.05.2026

Mariaren Leginoaren jaia, etortzerik nahi?

Mariaren Leginoa mobimentuak jaia egingo dau kurtsoari amaiera emoteko, hain zuzen be, ekainaren 6an, zapatuz. Deialdia irekia da eta mobimentuko kide ez diranek be parte hartu leikie.

Oraindik bada lekuren bat edo beste Bilboko Mariaren Leginoa mobimentuak ekainaren 6an, zapatuz San Asension (Errioxa) egingo dauan jaian parte hartzeko. Urteera 08:30etan (Basaurriko begiratokiak) eta 09:00etan (Hurtado Amezaga – Renfe. Blbao) izango da eta 50 euro ordainduta honeek sartzen dira: garraioa, bisita gidatua Santa María de la Estrella monasteriora, bazkaria, bisita Lecea upeltegira… Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 635 714 006 (Pedro).


Beste alde batetik, Kristandade Ikastaroak mobimentuak kristau bizitzarako ikastaroaren ekitaldi barria ospatuko dau maiatzaren 29tik 31ra Begoñako gogarte etxean. Gehiago jakiteko: 673 40 04 52 – 94 479 59 41 cursilloscbi@barria.net

Kristandade Ikastaroak mobimentuaren erretiroa

Kristandade ikastaroak