22-05-2026 Viernes, VII semana - pascua
22.05.2026

Danok danontzat: bokazino-proposamen barria

Atxuriko GIzakundea eleizan (Bilbao) izango da ekitaldia, On Joseba Segura gotzaina bertan dala.


Bizkaiko Eleizan bokazinoaren pastoraltzaren ardura daben Esti Duran eta Juan Reyero dagoz egitasmoaren atzean. Laiko eta abade, urtebetetik gora daroe proposamen hau eratzen, bokazinoa ikuspuntu zabaletik hartuz: “no como territorio exclusivo de la vida religiosa consagrada, sino como una realidad presente en toda vida humana”.

“Todos partimos de lo mismo. Todos y todas estamos siendo nutridos por la misma Madre Tierra, recibiendo el mismo agua, el mismo sustrato, pero cada cual da su fruto”

Esti Curan eta Juan Reyero

Egarria, nahia eta bategitea

Hiru hitzen inguruan eratuta dago proposamena: egarria, bila diharduanaren barruko egonezin lez; nahia, sortu daitekenera zabaltze lez eta bategitea, bokazinoa helduko bada, besteakazko eta Jaunagazko hartu-emonean izango da-eta.  “No se trata de añadir actividades sin más, sino de generar procesos donde cada persona pueda preguntarse con verdad: ¿Qué quiere Dios de mí hoy?”.


Maiatzaren 30erako programa

  • 18:40: Harrera. Girotzeko musika, abegia eta materialak banatzea.

  • 19:00: Hasiera. Ondoetorria, ekitaldiaren aurkezpena eta lehenengo lekukotasunak.

  • 19:15: Pray Station. Bideoa eta otoitzaldiaren inguruko berbak.

  • 19:30: Alkarrizketak eta lekukotasunak. Alkarrizketa bizia bokazino-gaien inguruan.

  • 20:20: Otoitzaldia Hakuna Bilbaoren eskutik.

  • 21:00: Misión Jatari misino-taldearen kontzertua.

  • 21:50: Amaiera eta azken bialketa.

Esparru digitala bila diharduanarentzat

Ekitaldi honegaz batera, bokazinoaren pastroraltzak webgune berezia estreinatuko dau web honetan.

Lagungarri, lekukotasun edo akonpainamendu bila diharduenari eskeinitako lekua da, askotariko proposamenakaz: otoitzaldiak, playlist, podcast, lekukotasunak…

Juan Reyero y Esti Durán

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: