24-05-2026 Domingo de Pentecostés
22.05.2026

Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik

«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.

Gotzaitegiak Plaza Barrian daukan egoitzako langileak plazan batu ziran atzo, indarkeria deuseztatzea eskatuz. Bilkura isilaren ostean, pankarta zabaldu eben eraikineko balkoian: «Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez».

Talde hau izan da, beraz, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak Mendekoste Egunerako -maiatzak 24- proposatutako ekimen bietako bat gauzatu dauan lehenengoa.


Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bere egin dau Leon XIV.a Aita Santuak 2026ko apirilaren 11ko bakearen aldeko otoitzaldian egindako deialdia, gatx, gorroto eta gerraren aurrean axolabakokerian edo etsipenean jausteko tentazinoari aurre egiteko. Gainera, dei egin deutso Eleiza osoari, «adiskidetze eta bakearen zerbitzura dagoan herri handi» izan daiten. 

Hori dala-eta, Batzordeak aita santuaren otoitza Eukaristietan erabiltzeko proposamena egin dau. Era berean, alkartean pankarta egin eta Mendekoste eguneko ospakizunaren ostean zabaldu eta bost minutuko bilkura isila egiteko eskatu dau. 

Pankarta, bake armagabetuaren alde
Barriako langileak pankartagaz

Barriako langileek, batzordeak proposatutako keinua egiteaz batera, alkarte osoa adoretu gura izan dau, ekimen honegaz bat egin dagian.

Los trabajadores de Barria portando la pancarta en la Plaza Nueva