23-05-2026 Sábado, VII semana - pascua
23.05.2026

Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.


Otoitzaldia, «Begirada altxatu» bisitaldiaren goiburuaren haritik egingo da. 


Parrokiak, maiatzaren azken domekako protagonista

Maiatzaren 31rako proposamena Bizkaiko parrokia guztientzat da. Familian oinarritutako eguna ospatu gura da eta dei egin jake lekuan lekuko alkarte guztiei domekako liturgiaren bidez Aita Santuaren bisitan arreta jarri eta berau prestatu dagien.

Gazte-jentea, Madrilen

Ekainaren 6an, Madrilen, gazteek Aita Santuagaz ospatuko daben otoitzaldian be izango da eleizbarrutiko ordezkaritza. 

Bilboko gazteak be Madrilen izango dira, Aita Santuaren inguruan milaka lagun batuko dituan ekitaldian.

Aita Santuaren bisita, 2026ko ekainaren 6tik 12ra. 

Papa León XIV (Imagen Vatican news)