20-09-2025 Sábado, XXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Martin Hormaeche abadea hil da, “beti alkarteari laguntzeko prest egoan gizona”
19.09.2025

Martin Hormaeche abadea hil da, “beti alkarteari laguntzeko prest egoan gizona”

Martin Angel Hormaeche Basauri eleizbarrutiko abadea atzo hil zan Bilbon, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, irailak 22, ospatuko da arratsaldeko zazpietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

Martin Hormaeche 1932ko urriaren 1ean jaio zan Cardenas-Matanzasen (Kuba) eta 1959ko ekainaren 28an egin zan abade, Bilboko Asisko San Frantzisko eleizan.

Ordenatu ondoren, abade lagunkide izan zan Sestaoko Deikundearen Andra Maria parrokian. 1961ean eta 1962an Bilboko Atxuriko Maisutza-eskolan buru izan zan eta eleizbarrutiko kontsiliariordea JOC mobimentuan. 1963tik 1965era Erroman izan zan ikasten eta handik bueltatu zanean ekonomo izendatu eben Arangurenen (Arakaldo-Santa Marina).

Barriro eleizbarrutitik atara eta Salamancara joan zan Martin ikastera (1966 eta 1967) eta 1967 eta 1968 bitartean Bilboko Seminarioko prefektu izan zan.

Gero Sestaora itzuli eta 9 urtez egon zan bertan, Deikundearen Andra Maria parrokiako ekonomo lez (1968-1977).

Azkenik, Bakea-Gurutzetan egon zan 1977tik 2006an erretiroa hartu eban arte, lehenengo Bakearen Andra Maria parrokiako abadeen taldeko kide lez eta ondoren, 25 urte inguru, bertako parroko lez. Erretiroa hartu ondoren, parrokian lagundu eban, ahalmena izan eban bitartean. Gero, Karidadeko ahizpen Santutxuko komentuan emoten eban Meza eta azkenean Abandoko San Bizente Martiria abade-etxean, hantxe bizi izan da-eta azken urteetan, udan, bere osasunak okerrera egin ondoren, Erruki-etxera eroan eben arte. 

Oroimen pribilegiatua

Beragaz hartu-emon estua izan eban Jose Mª Villa lobaren esanetan, osaba gizon ona eta abade bikaina zan. “como consejero y como pastor” eta, gainera, “siempre tenía la palabra justa y una memoria privilegiada. Te hacía pasar buenos ratos cuando estabas con él, con anécdotas muy bien ilustradas y fechadas”. Jose Mariak gogoratzen dau zelan esaten eutsen osabari “¡menuda memoria que tienes!”, eta zelan erantzuten eban berak: “es el don que me ha dado Dios”.

Familia gizona zan eta baita bere bigarren familiatzat eukan parrokia gizona de. Hartu-emon estua izan eban lagun askogaz eta lagun ugari egin eban Sestaon eta Gurutzetan, leku honeetan igaro-eban eta urte gehien. Beti eroiazan bere bihotzean eta beti egoan alkarteari laguntzeko prest.

Irakurle amorratua zan; egunero irakurten ebazan egunkariak eta azkenaldian, Ken Folletten eleberriak eta teologiako idatziak irakurten ziharduen, azkeneraino eutsi eutsan-eta hezteko gogo eta grinari.

Kirola be gustuko eban eta Athletic-zale sutsua izateaz gainera, oso gustuko ebazan estropadak eta pilota eta pelotari guztiak ezagutzen ebazan.

Berari esker, errazago ulertu dogu ebanjelioaren mezua

Fintxu Cabrejas be Martínen getuko laguna da: “Martín para mi es, un padre en la fe, un AMIGO. Nos conocemos desde mis 12 años… y ya son 59 los que pintan. Y durante toda esta vida, en el acompañamiento de los diferentes grupos y comunidades, como en lo personal y familiar, siempre ha estado muy cercano. Por supuesto, la referencia y mensaje de Jesús hombre, presente en todo momento. Con él, entender el mensaje del evangelio, ha sido mas sencillo. También la participación dentro de la Iglesia, se hace mas real y cercana”.

Fintxu Zorrotzan bizi da ezkondu zanetik, baina Martinen abade-bizitzaren kokaleku nagusi izan dan Bakea parrokiarko alkarteari estu lotuta izan da beti.

“Es fácil hablar bien de una buena persona, un buen hombre. Pero el que dedica su vida entera a los demás, a su comunidad, no necesita presentación.

Han sido muchos años, grupos, comunidad en los que siempre hemos compartido buenos y malos momentos. Muchos recuerdos, muchas anécdotas, y el mensaje de Jesús presente en todos ellos.

Que nos acompañe siempre en nuestros corazones”.
 

Bihotza emoten eban

Bere abade-lagunn baten esenetan, Martinek “compartía corazón”. Zoragarria eta apala zan, “de los que no hacen batalla, pero que suman”.

Goian bego!

Martín Hormaeche en el centro de la imagen, en la residencia de San Vicente, rodeado de un grupo de amigos durante una visita.