10-03-2025 Lunes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Martitzenez, Bilbon, eleizbarrutitik Erromara erromes joango diranen batzarra
05.02.2025

Martitzenez, Bilbon, eleizbarrutitik Erromara erromes joango diranen batzarra

Datorren martitzenez, otsailak 11, erromesaldietarako sailak sustatuta, eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian parte hartuko dabenak Barrian batzartuko dira arratsaldeko seietan. Bidaiaren inguruko zehaztasunak emongo deutsez izena emon dauan 70 lagun ingururi. Erromesaldia, martxoaren 24tik 28ra egingo da. ANTOLATZAILEEN ESANETAN, ORAINDIK BADAGO LEKUREN BAT NORBAITEK JOAN GURAKO BALEU. HORREGAITIK, GEHIAGO JAKIN NAHI IZAN EZKERO, 94 466 79 79 TELEFONORA DEITU (Susana Mediavilla).

On Joseba Segura elizbarrutiko gotzainak, Patxi Malo erromesaldietarako arduradunak eta Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioak be parte hartuko dabe erromesaldi honetan. Erromako hainbat leku esanguratsu bisitatuko da, besteak beste, Basilika Nagusiak, Vatikanoko Museoak, Kapera Sixtinoa eta San Pedro Basilika bisitatuko dira.

Lagun bakotxak ordaindu behar dauan prezioak barne hartzen ditu hegazkin-txartelak, joan-etorriak, bidaia-asegurua, hotelean ostatu hartzea mantenu osoaz, tasa turistikoak, sarrerak bisitatuko diran lekuetara, joan-etorriak Erroman autobusez eta gida. Gehiago jakiteko, 94 466 79 79 telefonora deitu (Susana Mediavilla).

Basílica de San Pedro del Vaticano