05-06-2025 Jueves, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mendekosten erretiroa online egiteko aukera
04.06.2025

Mendekosten erretiroa online egiteko aukera

Ekainaren 8an, Mendekoste egunez, Ekintza Katolikoaren eguna ospatuko dogu. EKO-ACG mobimentuak online egingo dan otoitzaldia antolatu dau. Luis Mari Vega EKO-ACG mobimentuko kideak prestatu dau "Ekintza Katolikoaren espiritualtasunetik Mendekoste aldiaren kristau senean sakontzeko". Proposamen irekia da eta gura dauanak parte hartu leike. 

WhatsAppeko taldeagaz bat egin Mendekosteko erretiroan parte hartzeko esteka honen bidez.

Talde horretan eskegiko dita bakarka otoitz egiteko proposamenerako idazkiak, audioa eta musika. Horreek eskuratzeaz batera, lagun bakotxak otoitz egiteko leku egokia aukeratu eta denporea kudeatuko dau.

Otoitz-proposamenaren egitura

Ekainaren 7an, arratsaldeko laurak inguruan, bost audio bialduko dabez. Antolatzaileek azaldu dabenez, “holan ekainaren 7ko arratsaldea eta ekainaren 8a izango doguz Mendekoste bizitzeko eta arratsaldez ospatuko dan Mendekoste Bezperako ospakizunak prestatzeko”.

Erretiro-egunez, audioak bialduko dabez honetara egituratuta:

1. Girotzea

2. Otoitza

3.Gogoeta

4. Bakarkako lana

5. Abestia

Erretiroan parte hartzen diharduenen taldera ezin izango da mezurik bialdu, besteen otoitza ez oztopatzeko. Erretiroa amaitzean, ekainaren 8an, gauez, taldera mezuak bialtzeko aukera zabalduko da eta gura dauanak egun horreetan bizi izandakoaren ingurukoak batera jarri ahal izango ditu.