04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Meza latinoamerikarra lekuz aldatuko da kurtso honetan
28.10.2023

Meza latinoamerikarra lekuz aldatuko da kurtso honetan

Bihar -irailak 29, domeka-, kurtso honetako lehenengo meza latinoamerikarra ospatuko da. Aurretik, joan dan hilean, alkarte hau eta afrikar eta txinatar alkarteak Eukaristian batu ziran Bilbon, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren inguruan. Aurrerantzean, alkarte latinoamerikarraren ospakizunak beste leku baten egingo dira hilaren azken domekaz, hain zuzen be, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, 17:30etan.

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan MIgrazinoetarako sailetik dei egiten dabe, kurtsoan zehar alkarte horreen ospakizunetan parte hartzeko:

Alkarte latinoamerikarra. Hilaren azken domekaz, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian (Torre Urizar PB), 17:30etan.

Afrikar alkartea. Hilaren lehenengo domekaz, San Antonio Abata parrokia (Alde Zaharra PB), 12:30etan.

Txinatar alkartea. Domekero, Karmeneko Ama parrokian (Autonomia-Indautxu PB), 17:30etan.

Meza latinoamerikarra