04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Kultura 5 Angel Monterok emongo deutso hasiera bihar “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdiari
27.10.2023

Angel Monterok emongo deutso hasiera bihar “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdiari

Bihar -urriak 28, zapatua-, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak sustatzen dauan “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdiaren XVIII. ekitaldia hasiko da. Angel Montero organista izango da lehenengo kontzertuko protagonista Mañariko Andra Mari eleizako organo barrokoa joz. Emonaldia, 19:00etan hasiko da.

Angel Montero Segoviako katedraleko organista titularra da. Biharko kontzertuan, XVI., XVII. eta XVIII. gizaldietako iberiar eta italiar musika joko dau, besteak beste, Cabezon, Cabanilles, Gabrielli eta Meruloren piezak interpretatuz. Santiago de Erdoyzak 1764an eraiki zuen eta iberiar barrokoko Bizkaiko organo nagusia dan Mañariko organoa joko dau.


Montero organo-irakasle da Madrileko “Arturo Soria” Musika-kontserbatorio profesionalean. Horrezaz gainera, bakarlari lez jarduten dau, kontzertuak eskainiz Espainiako hainbat lekutan, Alemanian, Italian, Suitzan, Frantzian eta Marokon.

Jaialdiko beste emonaldi batzuk

Azaroaren 4an, Loreto Aramendi (organoa) eta ‘Sottovoce’ laukotea Markina-Xemeingo Andra Mari eleizan izango dira, 19:30etan.

Azaroaren 25ean ospatuko da betste kontzertu bat “Bizkaiko hotsak” jaialdiaren barruan, eta, orduan, Aaron Ribasen txanda izango da Loiuko San Pedro Apostolua eleizan, 12:30etan. Beste kontzertu bat be ospatuko da egun berean, hain zuzen be, Urdulizeko Andra Mari eleizan, 20:00etan, Lucie Zakováren eskutik. 

Ekitaldi honetako azken kontzertua abenduaren 2an ospatuko da Begoñako basilikan, Miriam Cepeda (Basilikako ordanista titularra) eta UPV/EHUko abesbatza protagonista dirala, 20:00etatik aurrera. 

Miriam Cepeda
Miriam Cepeda.
Ángel Monero actuará mañana en Mañaria