27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Kultura 5 Organo-musika nabarmenduko da Ondarearen Europako Jardunaldietan
27.10.2023

Organo-musika nabarmenduko da Ondarearen Europako Jardunaldietan

Urrian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian jarduera ospatzen hari da, "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik. Aurtengo ekitaldian, 152 proposamen aurkeztu dira 257 jardueratan banatuta, ondare material eta immateriala ezagutzera emoteko helburuagaz. Gaur iluntzerako, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartearen laguntzagaz, berbaldi-kontzertua antolatu dabe. Begoñako basilikan izango da, 20:00etatik aurrera, eta organo-kontzertu bat zelan antolatzen dan azalduko dabe. Asteburuan, hainbat jarduera izango da Balmaseda eta Gordexolan. Agenda osorik: www.ondareabizkaia.eus

“Diego de Amezua” Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak berbaldi-kontzertua ospatuko dau gaur iluntzeko 20:00etan Begoñako basilikan. Organo-kontzertu bat zelan antolatzen dan azaldu ondoren, kontzertu txiki bat eskainiko dabe. Antolatzaileen esanetan, “jarduera honegaz, kontzertu baten antolaketa eta arte alderdiak azalduko doguz, askotan kontu horreek ezkutuan geratzen dira-eta. Kontzertuaren sorrera, ikus-entzuleen txaloak…, danak aitatuko doguz”. Organoaren Adiskideen Alkartetik adierazo dabenez, musikak bizia jadesten dau norbaitek interpretatzen dauanean, kasu honetan, organoaren bidez, partiturari jarraituz edo bat-bateko saioa eginez: “ahaztu ezineko une honeen aurretik, lan asko dago, bai organisten eta bai antolatzaileen aldetik”.

Balmaseda

Asteburuan (urriak 28 eta 29, zapatu eta domeka, 11:30etan), bisita gidatua egingo da Balmasedan, San Severino plazatik hasita. Eleiza (XV. g.) bisitatuko dabe bere historiaren barri jasoteko eta herriko beste hainbat lekutara joango dira, besteak beste Balmaseda eta Bizkaiko txakoli-mahastirik zaharrenetakoa ezagutzeko. Bueltan, herribilduaren harresiz kanpoa zan lekuan kokatutako Magdalena ermita (XV. g.) ikusiko dabe. Udal liburutegi zaharra be biitatuko dabe, bertan Roberto Rodet Villa herriko artistak egin egan mural alegorikoa ikusteko. Balmasedari nortasuna emn deutsen artisau- eta industria-jarduerak irudikatuta dagoz mural horretan. Amaitzeko, txakolina dastatuko dabe. Leku mugatuak.

Gordexola

Gordexolan be mendi-ibilaldia egingo dabe. Kiosko de Molinar deitutako lekutik (udaletxearen aprean) atarako dira goizeko 10:00etan. Udalak dei egin dau, sasoi batean ermitetara egiten ziran erromerien antzeko ibilbide tradizionalean parte hartzeko. Agate Donea ermitaren eta El Molinar plazaren arten dagoan ibilbidea burutuko dabe, paisaiaz, eraikinez eta izadiaz gozatu eta bailarako historia, ohiturak eta kultura ezagutuz, oinez ibilteko ohitura berreskuratuz.

Erakusketa Eleiz Museoan

Domekatik urriaren 29ra arte Arkotxako (Zaratamo) Nekaldi Bizidunari buruzko erakusketa ikusi ahal izango da Eleiz Museoan. Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara; domekaz: 10:30etatik 13:30etara.

Bihar -zapatua- nekaldiaren entsegua zuzenean ikusteko azken aukera izango da. Urtero, Arkotxan, urrian ekiten deutse nekaldi biziduna bizi aurreko ibilbideari. Berrogeta hamabost urte daroez horretan eta, aurton, ezohiko jarduera lez, prestaketa hori jentaurrean egiten dihardue, Eleiz Museoan. Urrian, Eleiz Museoko klaustroan egin dabez nekaldi bizidunaren enseguak eta bihar izango da azkena 17:00etatik 18:30etara. Lekua gordeteko: https://ondareabizkaia.eus/es/actividades-y-experiencias-2023/  ☎ 944 320 125 L-V 10:30-13:30

Gehiago jakiteko, programa eskuratzeko eta lekua gordeteko: hemen

Órgano de la Basílica de Begoña