22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Meza zuzenean, ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen egunean
02.12.2023

Meza zuzenean, ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen egunean

Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru ahalmen-urritasunen bat daben pertsonak gogoratzeko eguneko Eukaristian eta Sergio Buiza I. bikaritzako gotzain bikario eta arlo honetako arduradunak alkar-meza emongo dau. Eleizkizuna 19:00etan hasiko da eta zuzenean emongo da web honetatik.

Bilboko Santiago katedraletik zuzenean emongo dan Eukaristia Ahalmen-urritasunerako Eleizbarrutiko Mahaiak sustatzen dau -tartean da Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritza- eta ahalmen-urritasunaren arloan jarduten daben taldeek be esku-hartuko dabe.