02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen Nazinoarteko Eguna
02.12.2023

Ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen Nazinoarteko Eguna

Ahalmen-urritasunerako Eleizbarrutiko Mahaiak Eukaristia antolatu dau, gaur, abenduak 2, Xabierko San Frantziskoren egunez, Ahalmen-urritasunen bat dabenak gogoratzeko ospatzen dan Nazinoarteko Eguna dala-eta. Meza zuzenean eskainiko a web honen bitartez eta Kerman Lopez bikario nagusia buru dala eta Sergio Buiza I. bikaritzako gotzain bikarioa eta sail honetako arduraduna alkar-meza emoten dala, 19:00etan, Santiago katedralean. 

Web honen bidez zuzenean emongo dan Eukaristian, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako hainbat kidek eta ahalmen-urritasunen bat dabenen aldeko pastoraltzan jarduten dabenek parte hartuko dabe: FRAER (Ahalmen-urritasuna daben pertsonen kristau senidetasuna); CECO (Espainiako itsu katolikoak), gorren eta gor-mutuen pastoraltza, urritasun intelektual edo kognitiboa daben pertsonak eta buruko gaixotasunak dabezanak. 

Frantzisko aita santuaren hil honetako bideoa

Munduko otoitz-sareko aita santuaren hil honetako bideoan ahalmen-urritasuna daben pertsonak aitatzen dira. Aita santuaren esanetan, parrokietara iristeko errazatasunak jarri behar doguz, ez bakarrik oztopo fisikoak ezabatuz, “eurei buruz hitz egiteari itzi eta geure buruaz hitz eginez” baino.

Informazinoa Alkarren Barri aldizkarian

Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alean gaurko egunaren ingurukoak jasoten dira. Pertsona itsu katolikoek (CECO) urtero ospatzen daben batzarraren barri emoten da. Azaroaren erdi aldera ospatu zan eta hamabi lagun inguru joan zan Bilboko Eleizbarrutitik.

CECO Madrilen
CECOko taldea Madrilen