27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aurton be Azoka solidarioa egingo da Begoñan
02.12.2023

Aurton be Azoka solidarioa egingo da Begoñan

Gaur emongo jako hasiera Begoñako Misino-azokaren ekitaldi barriari. Abenduaren 10era arte egongo da zabalik basilikako eleizpan, Begoñako Misinoetarako taldeak sustatuta, eta batu daiten dirua misinoetara bialduko da. Hauxe da ordutegia: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Abenduaren 10ean, azken egunez, goizez bakarrik. 

Azokan, askotariko gauzak aurkitu daitekez: apaingarriak, liburuak, jostailuak, erropak… Zeozer erosiz lagundu daiteke edo diru-laguntza eginez.

Begoñako Misino-azoka 2022

Orain dala egun batzuk, Misinoetarako Begoñako parrokiako taldeko kide diran Begoña de Miguel eta Dora Iñiguezek “Radio Popular/Herri Irratian” emondako alkarrizketan adierazo ebenez, jenteak orain be lagundu egiten dau: “Burdindegi-gauzak, etxetresna elektriko txikiak, ehun-gaiak jostailuak eta etxeko gauzak batzen dira. Erropak be bai, baina egoera onean dagozanak, erosleak baldintza onetan dagozan gauzak gura ditu-eta. Gaur egungo eleberriak jasoten doguz, baina entziklopediarik ez, ez dira-eta saltzen. Nahiz eta ez ekarteko esan, ekarri egiten dabez. Gaur egun, kontsultak internetek egiten dira. Zer egin eurakaz?, galdetzen dabe”.

Aurton, argi-pantailak, bizikletak, jostailuak jaso dabez eta baita Lladro irudiak be. Euren esanetan, “urteera emon gura deutsegu. Azokaren amaieran jasoten dogun hainbat gauza Kooperari emoten deutsagu, tratatu eta barriro erabili ahal izateko. Ez doguz botatzen”.

Alkarrizketa osorik: hemen

Imagen de archivo de parte del grupo organizador