27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko Koral Alkartearen musika Abendualdirako
02.12.2023

Bilboko Koral Alkartearen musika Abendualdirako

Bihar, abenduak 3, Abendualdia, Gabonen aurreko liturgia aldia, hasiko da. Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzatik beren-beregi sasoi honetarako prestatutako lagungarriak eskaini dira, Jesusen etorrerarako prestatzeko Bibliako pasarteak jasoz. Datozan 4 domeketarako otoitz eta gogoetarako proposamen honetan, Bilboko Koral Alkarteak kantatutako abestiak be eskaintzen dira. Honako honegaz batera, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenerako taldeak aurkeztu dauan proposamena eta Caritas Bizkaia erakundeak aurkeztu dauana erabili daitekez. "Inguruko beharrizanez jabetuta", geure burua prestatu Jesusen jaiotzarako, horixe da guztietan jasoten diran gogoeta eta ekintza zehatzen xedea. 

Hemen da Abendualdia, kristau egutegiko liturgia urte barria. Hori dala-eta, Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzak lagungarriak prestatu ditu aldi honetarako. Bibliako txatalak, gogoetak eta galderak jasoten dituan liburuxkaz gainera, Bilboko Koral Alkarteak grabatutako kantuak eskaintzen dira.

Abendualdirako eta Gabonetarako liturgia kantuak batzen dabezan disko trinko bi dira. Datozan urteetan liturgia egutegiko beste salmo, aintza eta aleluia kantu batzukaz osatuko dan egitasmoaren lehenengo zatia da. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, koraleko 50 lagun inguruk parte hartu eban Deustuko Unibertsitateko kapera gotikoan egin zan grabazinoan. Jesus Llarena Liturgiarako Eleizbarrutiko ordezkariak 2022ko azaroan egin zan aurkezpenean nabarmendu ebanez, “helburua, organistarik eta korurik ez daukien parrokiei euskerazko liturgia abestirik ohikoenen bilduma eskaintzea da”. 

El material de los cantos litúrgicos se presentó en noviembre del año pasado

Liturgiarako Ordezkaritzaren lagungarriak: hemen

Abendualdirako beste proposamen batzuk

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenerako taldeak be prestatu ditu Abendualdirako lagungarriak. Proposamena, multimedia eta belaunaldiartekoa da. Hona hemen eredu bat txikientzako ebakigarriakaz: