28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
03.12.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Espainiako Gotzainen Batzarreko gotzainak, tartean On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Erroman.

Frantzisko Aita Santuak deituta, seminarioen inguruan jarduteko.

Alkarren barri

Alkarren barri abenduko alea, bizkeliza.org. webean.

Alkarren Barri: Eleizbarrutiko barriak.

Alkartasuna

Ekintza solidarioak webean.

Alkarkutxaren aurrekontuaren %1 alkarte solidarioetarako.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko I. Egitasmoan jasotako ekimena (1990).

Balmasedako Hirugarren Mundua misinoetarako taldearen jarduna.

Loteria, liburu eta jostailu bilketa.

Azoka solidarioa abenduaren 16 eta 17an.

Begoñako misino-azoka

Azoka solidarioa Begoñan

Misinoetarako Begoñako parrokiako taldearen eskutik

Sariak jarduera onari eta alkartasunari

Menchaca de la Bodega Fundazinoaren satiak eta Enkarterri Hoberantz saria.

Aitamen berezia Euskal Eleizbarrutietako Misinoei 75. urteurrenean.

Deusto Argitalpenak enpresari emon deutse Enkarterri Hoberantz saria.

Ediciones Deusto S.A” enpresak Enkarterrietako enpresa-garapenaren alde egin dauan lana saritu da.

Bizkaia isilik

Eguaztenez, ohiko lekuetan eta orduan egin ziran bilkura isilak ‘Bizkaia isilik’ ekimenaren eskutik.

Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna gogoan izan dabe.

Euskal Eleizbarrutietako Misinoak

Aitamen berezia jaso dabe Menchaca de la Bodega Fundazinoaren eskutik.

Feli Martin Euskal Eleizbarrutietako Bilboko Ordezkaritzako zuzendariak jaso eban saria.

Bisita pastorala Garbealdera eta Gernikaldearen 10. urteurrena

Bisita pastorala Balmaseda eta Zallara.

Gotzainak abenduaren hasieran bisitatuko dau Garbealde PBa.

Gernikaldea PBak hamargarren urteurrena ospatu dau.

Ana Berrizbeitiak berbaldia eskaini eban Andra Mari parrokian.

Espiritualtasuna ospitalean

“Espiritualtasuna zaindu gizarte-osasun arretan” gaiaren inguruko saioa Gurutzetako ospitalean.

Javier Alutiz koordinatzaileak eta Marisa Arias Gurutzetako AEEZko kideak jardun eben.

Zenbait bitarteko be proposatu eben, ospitalean jarduten daben profesionalek beharrizan horreek antzeman daiezan eta gaixo eta senideei zerbitzu honen barri emon deieen.

Koopera

Ehun-tratamenturako bigarren instalazinoa inauguratu da Mungian.

Cáritas Kooperaren bitartekoa da. 

Komentuetako gozokiak

Eleiz Museoan, “Komentuetako gozokiak” eta “Munduko jaiotzak”.

Abenduaren 20ra arte, Eleiz Museoko ganga-aretoan.

“Munduko jaiotzak”, urtarrilaren 7ra arte.

Ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen eguna

Eukaristia ospatuko da, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala.

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako hainbat kidek eta arlo honetan jarduten dauan hainbat erakundetako partaideek parte hartuko dabe.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak