28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jaiotzazaleen alkarteen jarduna Gabon-aldian
04.12.2023

Jaiotzazaleen alkarteen jarduna Gabon-aldian

Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak Gabon-aldiko jarduerak martxan jarri ditu. 2023ko Gabon-aldiko kanpainan -LVX. ekitaldia-, azaldu dabenez, "San Frantzisko gure zaindariak Greccion jarri eban lehenengo jaiotzaren 800. urteurrena ospatzeaz batera, gure alkartearen 65. urteurrena ospatuko dogu".

Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak jaiotzen bost erakusketa antolatu ditu Gabon-aldirako. Horrezaz gainera, jaiotzen lehiaketa bi egingo dira lurraldean, jaiotzei buruzko argazki-lehiaketa eta “Beleneko gaua” izeneko jarduera dibulgatzailea.

Erakusketak:

Jaiotzak

Lehiaketak

Beste urte batez, etxeetan eta ikastetxeetan jarritako jaiotzen lehiaketak antolatu dira eta baita argazki-lehiaketa be. Gehiago jakiteko: abelenbizkaia@gmail.com

Jaiotzen inguruko jarduera

Abenduaren 28an, “Beleneko gaua – Belenen atzealdea” izeneko jarduera ospatuko da. Ordubete inguruko jardueran, erakusketa eratzeko prozesua azalduko da eta jaiotzak beste ikuspuntu batetik, ezkutuko gauzak ikusiz begiesteko aukera izango da.

Parte hartzeko, ezinbestekoa da alkartearen helbide elektronikoan (abelenbizkaia.nochedelbelen@gmail.com) izena emotea, leku mugatuak dagoz-eta.