28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, erretiroak, ospakizunak eta urteurrena
04.12.2023

Asteburuan, erretiroak, ospakizunak eta urteurrena

Joan dan zapatuz, abenduak 2, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Nazinoarteko Egunez, Eukaristia ospatu zan Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala. Egun berean gogoratu zan Euskeraren Eguna be, hainbat jardueraren bidez. Gainera, zapatuz, Gernikaldea Pastoral Barrutiak bere 10. urteurrena osptu eban, HOAC Bizkaia mobimentuko militanteek Abendualdiko erretiroa egin eben eta San Fausto Pastoral Barrutiak batzar nagusia ospatu eban Caritasen Iturbegi zentroan. Beste alde batetik, Bihar -abenduak 5, martitzena- amaituko da Gotzainak Garbealdera (Balmaseda eta Zalla) egiten diharduan bisita.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenerako batzordeak Abendualdirako proposatu dauan zuhaitzaren jardunbidea erabili izan dabe hainbat parrokiatan Abendualdiko lehenengo domekaz.

Abendualdiko zuhaitza, Muruetan
Abendualdiko zuhaitza, Muruetan

Gernikaldea Pastoral Barrutiaren (PB) 10. urteurrena

Ekitaldi nagusia zapatuz, abenduak 2, ospatu zan. Aurretik, azaroaren 30ean -eguena-, berbaldi-solasaldia ospatu eben Sinodo-seneko Eleizaren Sinodoari buruz, Ana Berrizbeitia teologoaren eskutik. 

Berrogeta hamar lagun inguru batu zan zapatuz Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan urteurrena ospatzeko. Besteak beste, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Foru, Gernika, Muxika, Morga, Ibarrangelu, Akorda, Nabarnizeko eleiztarrak batu ziran, lehenengo aldian onartutako bost lehentasunak aurkeztu eta talde-lana egin eben galdeketen bidez. Ondoren, Eukaristia ospatu zan. Gehiago jakiteko: hemen 

Gernikaldea PBaren 10. urteurrena

Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna

Eukaristia katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eta Sergio Buiza arlo honetarako Eleizbarrutiko arduradunak lagunduta. Zuzenean emon eben web honen bidez (ospakizuna osorik: hemen)

Ahalmen-urritasuna 2023
Ahalmen-urritasuna 2023
Ahalmen-urritasuna 2023

Euskeraren Eguna

HOAC Bizkaia mobimentuko militanteen Abendualdiko erretiroa

HOAC erretiroa
HOAC erretiroa
HOAC erretiroa
HOAC erretiroa

Gaztederrak taldeak “zentzumen guztiakaz” ekin eutsan Abendualdiari

Sestaoko Gaztederrak taldeko kideak Tianon izan ziran eta Jaime Pizarro pastoral moderatzailea eurakaz izan zan. Azaldu dabenez, “emakume samariarraren, Bartimeoren, lepradunaren, Lebiren, lurrinaren eskutik, Abendualdi honetan Jesusi abegi egiteko geure burua prestatzeko zentzumen guztiak esna izatea zein garrantzitsua dan ikusi genduan”. Katekesiko hainbat umek be parte hartu eban, Gaztederrak ezagutzeko. 

Sestaoko Gaztederrak, Trianon
Sestaoko Gaztederrak, Trianon
Sestaoko Gaztederrak, Trianon
Sestaoko Gaztederrak, Trianon
Sestaoko Gaztederrak, Trianon
Sestaoko Gaztederrak, Trianon

Saria San Viator ikastetxearentzat

El centro San Viator, de Sopuerta, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak jaso dau  ONCE erakundeak emoten dauan “urrezko kaskabiloa”.

Zapatuz banatu zan saria Bilbon

Eucaristía en la catedral en el Día Internacional de las personas con DIscapacidad