Irailaren 14an eleizeak bere 125. urteurrena ospatu eban.
Efemeridea urtebete lehenago izan zan baina pandemia zala-ta atzeratu egin behar izan eben.
Bihar eta hurrengo domeka bietan Galdakaoko Andra Mari parrokiatik eskainiko dauz euskerazko mezak ETBk. Goizeko hamarretan emitiduko dira mezak. Nestor Díaz abadea izango da meza-burua eta Gonzalo Eguia diakonoa be izango da altarean. Parrokiako koruak, Kurutzetako abesbatzak, lagunduko dau eleizkizunetako liturgian.
Irailaren 14an eleizeak bere 125. urteurrena ospatu eban.
Efemeridea urtebete lehenago izan zan baina pandemia zala-ta atzeratu egin behar izan eben.