14-12-2025 Domingo, III semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Migratzaileen lekukotasunak “Gizatasunezko liburutegietan”
31.10.2025

Migratzaileen lekukotasunak “Gizatasunezko liburutegietan”

Atzo -urriak 30, eguena-, "Gizatasunezko liburutegiak" ekimenaren hirugarren ekitaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitatean, Migrazinoetarako Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak, Deustuko Unibertsitatearen laguntzagaz sustatuta. Hainbat herrialdetako pertsonen eta unibertsitateko gradu desbardinetan ikasten diharduen gazteen arteko solasaldiak ospatu ziran, "hartu-emonerako, entzuteko eta alkarrengandik ikasteko eremua ahalbidetuz".


Oraingoan, zortzi migratzailek euren bizitzako istorioak batera jarri ebezan ikasleen aurrean, euren ibilbide migratzailea kontatuz: zergaitik itzi eben euren herrialdea, gure gizartearen abegia sentitu daben ala ez, ze ekarpen egiten daben euren esperientzia eta kulturatik…

Gizatasunezko liburutegiak

Gazteek bizipen honeek entzuteko, euren inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko aukera izan eben, bizikidetzarako aberasgarri diran askotariko errealitateak ezagutuz.

Gizatasunezko liburutegiak

Migratzaileek gure gizarteari egiten deutsen ekarpenaren garrantzia nabarmentzea izan zan helburua, enpatia, inklusinoa eta alkarren autorpena sustatuz. 

Gizatasunezko liburutegiak

“Gizatasunezko liburuak” formatuaz, zenbait lagunek bere bizitzako istorioa kontatu eban:

  1. Amine – “Comunidad y oportunidad: En busca de un destino mejor”
  2. Tamara – “Cambiar de continente para agrupar a la familia”
  3. Karin –     “Nuevos horizontes para la familia”
  4. Griselda – “Caminos que se expanden”
  5. Bernard – “Saber adaptarse a los imprevistos de la Vida”
  6. Cristian –   “Resiliencia”
  7. Hajar  –      “Puentes en lugar de muros”
  8. Lida –          “La voz de Afganistán”
Gizatasunezko liburutegiak

Azkenean azaldu ebenez, “egiaz eta zirraraz betetako kontaketok entzunda, hobeto ulertu eben zerk bultzatzen dituan lagun honeek migratzera eta prozesu horretan bizi dabezan askotariko esperientziak. Entzutea, bategitea eta ikaskuntza nabarmendu dira eta bultzada jaso dogu pertsonen eta kulturen arteko zubiak eraikitzen jarraitzeko”.

Gizatasunezko liburutegiak