Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak kurtsorako prestatu dauan egitarauan, gogo-jardunen ohiko astea nabarmentzen da. 2025ko urtarrilaren 13tik 17ra izango dira, aurton Mons. Cristobal Lopez Rabateko kardinal-artzapezpikua laguntzaile dala.
Urtarrilaren 23an, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuagaz (ETPI) batera, “Kristologia eta dohaintza. Jainkoaren Grazia agertu da” (Serafin Bejarregaz berbetan) goiburua dauan saioa antolatu dau.
Otsailaren 20an, ETPIak ministerio ordenatuarentzat antolatutako saioan, Xabier Gomez O.P. Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak jardungo dau gai honen inguruan: “Pastoraltza etorkinakaz”.
Maiatzaren 8an, erretiroa ospatuko da, Fernando Marcos Ayjon III-VII bikaritzetako lurralde bikarioak gidatuta, Begoñako Gogarte Etxean.
Ekainaren 13an, Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, abadegintzen Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez.