22-02-2025 Cátedra de San Pedro
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Misino-jarduerak Afrikan 60 urtez
20.01.2025

Misino-jarduerak Afrikan 60 urtez

1965eko urtarrilaren 21ean, hemengo hiru abade heldu ziran lehen Zaire zan eta orain Kongoko Errepublika Demokratikoa dan herrialdera. Misino-jarduera honen 60. urteurrena ospatzeko bihar -urtarrilak 21, martitzena, mahai-ingurua ospatuko da 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Hirurogei urteotan herrialde haretan egon izan dan hainbat misiolarik lekukotasuna emongo dau.

On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen arduradun eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidenteak be parte hartuko dau ekitaldian. 

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek antolatu dabe saioa, Mufungaren Adiskideak eta Goikuria Fundazinoen eta Abandoko San Bizente Martiria parrokiaren laguntzagaz.

1959tik hasita

Euskal Eleizbarrutietako Misinoetako misiolarien lehenengo jomuga, Eukuador izan zan, 1948an.

1959an joan ziran lehenengo aldiz afrikar kontinentera, hain zuzen be AngolaraJose Ignacio Iturmendi misiolariak 2023an «Alkarren Barri/Comunicación» aldizkarian argitaratu eban artikuluan azaldu ebanez, zazpi abade eta laiko bat joan ziran Malanjeko Eleizbarrutira, bertako lehen gotzainak eskatuta.