27-12-2024 Juan, apóstol y evangelista
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Misinoetarako taldea eta parrokia “kulturarteko Ermua 2024” ekitaldian
27.05.2024

Misinoetarako taldea eta parrokia “kulturarteko Ermua 2024” ekitaldian

Gaur hasten da Ermuko kulturarteko astea. Zazpigarren ekitaldi hau zazpi egunez garatuko da eta, besteak beste, Ermuko misinoetarako taldeak eta parrokiak parte hartuko dabe. Gaur arratsaldeko 18:00etan antzeztuko dan lanean parte hartuk dabe: 'Pasmi' taldearen 'Show must go on' antzezpena Lobianon.

Kulturarteko jardunaldiok Immigrazino eta Nazinoarteko Lankidetzarako udal sailak antolatzen ditu, hainbat talderen laguntzagaz: Sahara hegoaldeko Afrikari, marokoar Rifari, Hego Amarikari lotutako taldeak. Kulturarteko taldeek, Eleizbarrutietako Misinoek, afrikar eta latindar emakumeen 3 kulturak, etxe-langileen alkarteak, gazteek… parte hartzen dabe.

Ekitaldi gehienak barikuz eta zapatuz izango dira. Ikus-entzunezkoen emonaldiak, berbaldiak, bakarrizketak, umeentzako tailerrak musika, dantzak batukada, gastronomia, capoeira, kontzertua Djgaz… izango dira.

Helburuak:

Eremu publikoan, jaian, etorkinen parte-hartzea sustatu; kanpotik etorri eta Ermuan bizi diran pertsonen kultur eta arte adierazpenak agertzera emon eta ermutarren aurrean batera jarri; Ermuan kulturen arteko bizikidetza hobetzen lagundu eta helburu honeekaz bat datozan alkarteen, udalaren eta herriaren arteko eragin-truke positiborako eremuak eratu.

Egitaraua:

  • Gaur -astelehena-, ‘Influencers de Kamanga kluba’ (Bilbao) dalakoek grabazino-estudioari egokitutako itsas-kubo bi jarriko dabez Orbe Kardinala plazan, alkarrizketak emoteko eta sarreen bitartez udalerriko gazteakaz hartu-emonean jarteko. Arratsaldez egongo dira ekainaren 1era arte.

  • Eta Lobianon, gaur, 18:00etan, Osvaldo del Valleren “Show must go on” antzezlana “Pasmi Teatro” taldearen eskutik, Ivan Iparraquirreren zuzendaritzapean.

  • Maiatzaren 31an, barikuz, hainbat heziketa-tailerretako gazteek landutako bideoa aurkeztuko da Lobianon. “Estraktibismoa eta hegoalde osoaren espoliazinoa” gaiari buruzko berbaldia be izango da Marra Ngomek moderatuta. Salah El Yaakoubi bakarrizketariak be jardungo dau.

  • Ekainaren 1ean, zapatuz, dantza latino eta afrikarrak, Afrikako, Rifeko eta Hego Amerikako gastronomia, musika-emonaldiak, dantzak eta folklorea izango dira.