07-06-2025 Sábado, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Monica Melcovak eta J. M. Pedrerok emongo deutse amaiera “Bilbao hiria” organo-jaialdiari
07.06.2025

Monica Melcovak eta J. M. Pedrerok emongo deutse amaiera “Bilbao hiria” organo-jaialdiari

"Diego de Amezua" Organoaren Bizkaiko Adiskideen Alkarteak antolatzen dauan 'Bilbao hiria' organo-jaialdiaren 2025eko ekitaldiko azken kontzertua ospatuko da gaur iluntzeko 20:00etatik aurrera, BIlboko San Felicisimo eleizan. Sarrera doan, leku guztiak bete arte.

Jaialdia San Felicisimo eleizan amaituko da. Deustuko pasiotarren jaia datorren astelehenean ospatuko da ganera.

Monica Melcova eta Juan Maria Pedrerok organo-kontzertua eskainiko dabe lau eskutara eta emonaldi honegaz amaituko da jaialdiaren 13. ekitaldia. 

Melcova bat-bateko jarduneko irakasle da Musikene Euskal Herriko Goi Musika-gunean eta Pedrero, organo-irakasle Granadako Kontserbatorioan.

Organo-jaialdia 2025

Alkartea

“Diego de Amezua” Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartea arduratzen da urtean zehar jaialdi hau eta beste hainbat antolatzeaz. Orain dala urte batzuk sortu zan alkartea, “gure arbasoengandik jaso dogun ondare garrantzitsu diran organoen egoeraz kezkatutako organista eta musikazaleen interesaren frutu lez”. 

Juan María Pedrero y Mónica Melcova

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: