31-05-2025 Visitación de la Virgen María
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrena
29.05.2025

Monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrena

Datorren zapatuz, maiatzak 11, monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrenagaitik eskerrak emoteko Meza ospatuko da 11:00etan. 1699an amaitu ziran eraikinaren eraikuntza-lanak eta Ermua herribilduko Santa margarita komentuko monjei aterpea emotea izan zan bere helburua. Monjen lekualdatzea, "Elorrioko familia pisudunen eskutik egin zana", 1700ean burutu zan.

Monja domingotarren Santa Ana komentua herriko alde zaharrean dago. Eraikinak oinplano errektangularra dauka eta lau isurialdeko estalkia. Bertan, komentuaz gainera, Berriotxoako San Balendin Bizkaiko lehen santu eta zaindari-kidearen museoa eta tenplua dagoz. 

Berriotxoaren museoa

Berriotxoako San Balendinen bizitzari lotutako gauzaki eta agirien bilduma berezia jasoten dau. Hasiera baten, santaren jaiotetxean egoan, baina 1966tik asita, Elorrioko Santa Ana komentuko gela baten dago.

Berriotxoako Balendinen museoa

2003an inauguratu zan, kokapen barrian, museoa. Santuaren bizitzako hainbat pasarte agertzen da: lehenengo urteak Elorrion familiagaz; heziketa aldia Logroñoko seminarioan; Filipinetara joatea; misino-jarduna Tonkinen (Vietnam); martiritza 1862an eta erlikien itzulera Bizkaira. 

Eraikina

Hiru altuera ditu eta hutsarte-ardatz bi fatxada nagusian, fatxadaren arrasean balkoi diranak. Tenluan, aurrealdea nabarmentzen da: erdi-puntuko hiru arku ditu hutsarteetan sartutako zutabe sendoen gainean. Gaur egun komentua dagoan lekuan Santa Anari eskainitako ermita egoan aurretik. 

San Balendinen irudia domingotarren monasterioaren kanpoaldean

Gozogintza

Elorrioko monja domingotarrek askotariko gozokiak egiten dabez. Jenteak asko estimatzen ditu euren produktuak -batez be tartak- eta hauxe da komentuko diru-iturri nagusia. Enkarguren bat egin gura izan ezkero, 94 682 04 55 telefonora deitu daiala monjakaz hartu-emonean jarteko. 

Elorrioko monja domingotarrak Berriotxoako San Balendinen eguneko ospakizunean, 2024ko uztailaren 4an.
Elorrioko monja domingotarrak Berriotxoako San Balendinen eguneko ospakizunean, 2024ko uztailaren 4an.
Convento de Santa Ana de Elorrio