Teruel-Albarracineko gotzainak azaldu ebanez, sinodo-sena ez da bakarrik Eleiza barruan sustatu behar dogun zerbait, “lagundu egin behar deusku geure misinoa hobeto beteten, bakotxak berea, abadeena, laikoena eta sagaratuena”. Eta ministerio ordenatuak egiteko garrantzitsua dauala horretan adierazo eban.
Egunari hasiera emoteko, otoitzaldia egin eben, Ignacio Fernandez Seminarioko errektoreak gidatuta. Rafa Saez Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako arduradunak -Idazkaritza honek eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) batera antolatu dabe ekitaldia- aurkeztu eban hizlaria, aurreko ekitaldien eta parte hartu daben pertsonen errepasoa egin eban.
Mons. Satueren berbaldia amaitzeaz batera, mahai-ingurua ospatu zan eta bertan Eleizbarrutiko askotariko esperientzia eta gogoetak aurkeztu ziran. Bazkari eta bazkalondoaren ostean emon jakon amaiera egunari.