25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Datuen babesari buruzko saioak hainbat parrokiatan
24.02.2023

Datuen babesari buruzko saioak hainbat parrokiatan

Datorren astelehenez, otsailak 27, datuen babesaren inguruko aholkularitza eta heziketarako saioa ospatuko da Durangoko Andra Mari parrokiako lokaletan, 10:00etatik 13:00era. Egun berean, arratsaldez, beste saio bat ospatuko da Bilbon, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4), 16:00etatik 19:00etara, eta martxoaren 1ean, eguaztenez, Gurutzetako parrokian, 10:00etatik 13:00era. Anabella Barroso Datuen Babeserako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, ez dago inongo zalantzarik datu pertsonalen babesaren eta indarrean dan araudia betetearen inguruan, "hori dala-eta, aholkularitza eta heziketarako saioak antolatu doguz, parrokietan datu-prozesamenduaz arduratzen diran pertsonentzat" (parrokoak, boluntarioak, pastoral eragileak, parrokietan kontratatutako beharginak, e.a.).

Anabella Barroso datuen babeserako ordezkaria eta Fernando Andreu indarrean dagoan araudia beteteari buruzko gorabeheren inguruan aholku emongo dauan EKTpro enpresakoa izango dira saioetan.

2023.eko otsailak 27
Ordutegia: 10:00etatik 13:00era
Lekua: Durangoko Andra Mari parrokiako lokalak

2023.eko otsailak 27
Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara
Lekua: Barria eraikina (Plaza Barria, 4. Bilbao)

 

 

2023.eko martxoak 1
Ordutegia: 10:00etatik 13:00era
Lekua: Gurutzetako parrokia

Izena emoteko:

Orria euskeraz

Orria gaztelaniaz