25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Mons. Satue: “Sinodo-sena barri ona da Eleiza osoarentzat”
24.02.2023

Mons. Satue: “Sinodo-sena barri ona da Eleiza osoarentzat”

Hirurogei lagun ingugu batu zan atzo, eguena, Ministerio Ordenatuaren VIII. Egunerako antolatutako saioan. Eleizbarrutiko Seminarioan egin zan jarduera oraingoan eta, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua bertaratu ziran. Mons. Jose Antonio Satue Teruel-Albarracineko gotzainak jardun eban hizlari lanetan, "Sinodo-seneko Eleiza ministerio ordenatutik. Oinarriak, galderak eta erronkak" gaiaren inguruan. Bere esanetan, sinodo-sena barri ona da Eleiza osoarentzat, "baita abadeentzat eurentzat be".

Teruel-Albarracineko gotzainak azaldu ebanez, sinodo-sena ez da bakarrik Eleiza barruan sustatu behar dogun zerbait, “lagundu egin behar deusku geure misinoa hobeto beteten, bakotxak berea, abadeena, laikoena eta sagaratuena”. Eta ministerio ordenatuak egiteko garrantzitsua dauala horretan adierazo eban.

Satué
Satué

Egunari hasiera emoteko, otoitzaldia egin eben, Ignacio Fernandez Seminarioko errektoreak gidatuta. Rafa Saez Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako arduradunak -Idazkaritza honek eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) batera antolatu dabe ekitaldia- aurkeztu eban hizlaria, aurreko ekitaldien eta parte hartu daben pertsonen errepasoa egin eban.

Satué
Satué

Mons. Satueren berbaldia amaitzeaz batera, mahai-ingurua ospatu zan eta bertan Eleizbarrutiko askotariko esperientzia eta gogoetak aurkeztu ziran. Bazkari eta bazkalondoaren ostean emon jakon amaiera egunari.

Mons. Satué