21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Multimedia proposamena Gabonak prestatzeko
17.11.2023

Multimedia proposamena Gabonak prestatzeko

Aurreko urtean lez,Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak hainbat alderdi lantzeko eta hausnartzeko proposamena prestatu dau. Kasu honetan, Gabonak prestatzeko lagungarriak zuhaitzean eta gure kulturan dauan sinbologian oinarritzen dira: "basotik ekarten zan eta su barrirako biztu". Lau adar dituan zuhaitzaren irudiaz baliatuz, lau kontzeptu lantzea da proposamena: entzutea, abegia, hurkotasuna eta zerbitzua. Zuhaitzak lez, astean zazpi egunez, 24 orduz, jarrera abegitsua agertzera bultzatzea da asmoa. Alkartean, "basoa bagina lez" jardutearen garrantzia be nabarmentzen da. Proposamena Eleizbarruti osoarentzat da eta abenduaren 3an hasiko dan Abendualdiko lau domeketarako lagungarriez osotuta dago.

Gabonak prestatzeari begira, Egitasmoaren sustapenerako taldeak Abendualdiko proposamena aurkeztu dau. Zuhaitza eta irudikatzen dauan guztia: aterpea, gerizpea, abegia, basoa, frutua… Aurkeztutako idazki, bideo eta bertsoen irudi nagusia da.

https://www.youtube.com/watch?v=_my70nlStCM
Besteak beste, euskerazko koplak aurkezten dira.

Lagungarriak Gabonen aurreko domeka bakotxerako

‘Gabonetako zuhaitza’ proposamenean, idazkiak, bideoak eta ekintzak jasoten dira, Gabonen aurreko domeketan lantzeko. ‘Zelan izan alkarte agegitsuago eta barnerataileagoa?’ galderaren inguruan gogoeta egin gura dabenak ondorengo edukiez baliatu daitekez: eguneko ebanjelioa, gogoeta eta gonbidapen-deia.

Lagungarriak gaztelaniaz: hemen
Lagungarriak euskeraz: hemen

Gabonak
Abendualdirako lagungarrien azala

Bilboko Eleizbarrutiaren bide-orria

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoan jasoten dira Bizkaiko Eleizaren datozan urteetarako jardunbide eta ekintza nagusiak. Aurton, esate baterako, ‘begirada’ bat zehaztu da guztiontzat eta lau jarrera sustatu gura dira: entzutea, harrera, hurkotasuna eta zerbitzua.