Roberto Pertika arotzak egin dau kurutze barria. Jose Angel Egiguren frantziskotarrak eta parrokietako erreferenteak arduratu ziran otoitzaz. Jente ugarik egin eban bat deialdiagaz eta, deitzaileen esanetan, “ekitaldi xume eta hunkigarria” biribiltzeko, ez ziran pintxoak eta txistu-doinuak falta izan.
07.10.2024
Mundakan, barriro jarri dabe lapurtutako kurutzea
Mundakako Goiko kalean orain dala denporaldi bat lapurtu eben kurutzea barriro jarri eta bedeinkatu dabe. Lagun asko batu zan kurutzearen ondian, otoitz eta musikaz bustitako ekitaldian. Herriaren historia, legatu eta fedearen erakusle dan kurutzea barriro jarri eta bedeinkatu egin eben.