28-09-2024 Sábado, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Norai alkartearentzat, kulturak inklusinorako dauan gaitasunari lotutako saria
12.06.2024

Norai alkartearentzat, kulturak inklusinorako dauan gaitasunari lotutako saria

Banco Santander Fundazinoak, Espainian ume eta gaztetxoek jasaten daben pobretasunaren aurka diharduenakaz bat eginda, hiru sari banatu eutsazan beste hiru erakunderi, Boadilla del Monten (Madril) dauan egoitzan atzo, ekainak 11, ospatu zan ekitaldian. Norai Alkartea izan zan sarituetako bat eta alkarteko presidente eta Ekumenismo eta Erlejinoen arteko hartu-emonerako Eleizbarrutiko ordezkari dan Miguel Angel Esnaola abadeak jaso eban autorpena. 

Letizia erreginak, Ana Botin Santander Bankuko Administrazino-batzordeko presidenteak eta Rodrigo Echenique Banco Santander Fundazinoko presidenteak banatu ebezan sariak. Angel Exposito kazetariak jardun eban aurkezle-lanetan.

Norai alkartearen aldetik, Miguel Angel Esnaola presidenteagaz batera, Zaira Calleja komunikazinorako arduraduna, Maria Molinuevo eta Lukas Lopez “Etorkizuna musikatan” egitasmoaren gerente eta zuzendaria, hurrenez hurren, izan ziran ekitaldian.

Norai
Norai alkarteko kideak Letizia erreginagaz

Norai

Norai alkartea, bere egoitza Bilboko Bailen kaleko 29. zenbakian dauana, orain dala 11 urte sortu zan. Gaur egun, etxebizitza, lan, heziketa, enpresa-sorkuntza, lankidetza eta espiritualtasunaren arloetan garatzen ditu egitasmoak.

Hirurehun ume eta gazte inguruk parte hartu izan dau urtean zehar “Etorkizuna musikatan” egitasmoan. Orkestra sinfonikoa eta familia abesbatza osotzen dabez.

Norai, musika umeek jasaten daben pobretasunari aurre egiteko bitartekotzat hartuta, umeen inklusinoaren alde jarduten dauan Gizarte Musika Sarearen bazkide-sortzailea  da. 

Norai
Norai alkarteko kideak Lukas Lopezen ikaskide izan zan Elma Saiz Inklusino, Gizarte Segurantza eta Migrazinoetarako Ministroagaz

www.asociacionnorai.org

Musika eta inklusioagaz lotutako beste sari bat

Euskadiko Ser Kateak eta BBK-k atzo ODS sarien bigarren edizinoa ospatu eben. Sarituen artean Otxarkoagako Eskola egon zan. Bertako Percussion Confussion musika taldekoak eta euren irakasleak egon ziran.Otxarkoagan beharrizan bereziak dabezanakaz egindako lana saritu eben.

Ez gaitasuna daben pertsonakaz gizarteratzeko bidean Otxarkoagan egindako lana goraipatu eben atzoko galan.

Otxarkoagako ODS sariak
Otxarkoagako ikasleak irakasleakaz saritutako guztien argazkian
Ana Botín, presidenta del Consejo de Administración del Banco Santander, Miguel Ángel Esnaola, presidente de la Asociación Norai y Rodrigo Echenique, presidente de la Fundación Banco Santander.