04-07-2025 San Valentin de Berrio-Otxoa, obispo y martir, SEGUNDO PATRÓN de la Diócesis de Bilbao
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen
03.07.2025

On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen

"Itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik ospatzen arida matitzenean, uztailak 1, hasi eta bihar arte -uztailak 4, barikua- Misinoei buruzko 77. astea. Burgoseko IparraldekoTeologia-fakultatean ospatzen dihardue biltzarra. Honeek dira antolatzaileak: Fakultatea bera, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB-CEE) Gotzain Batzordea, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritza. Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidentea biltzarrean izango da. 

 


 

 


 

 


 

 


 

Paulo Sanchez Bergasa Medicina abierta al mundo GKEaren sortzaile eta zuzendariak eskainitako berbaldiak emon deutso hasiera jardunaldiari. Beste ekitaldi bi be izango dira: Mons. Rafael Cob Puyoko (Ekuador) Bikariotza Apostolikoko gotzainaren berbaldia eta mahai-ingurua.

Egitarauari amaiera emoteko bihar -barikua- hizketaldi bi izango dira goizez: Fernando Haro La mañana de fin de semana irratsaioko zuzendariarena (COPE katea) eta Eloy Bueno de la Fuente Burgosen egoitza dauan Iparraldeko Teologia-fakultateko katedradunarena. 

77 urteko misino-historia

1947an hasita ospatzen da Burgosen Misinoen inguruko astea. Misiolariak, fededunak, boluntarioak, hizlariak…, batzen dituan biltzar honek eremu atenporal eta iraunkorra aldarrikatu gura dau otoitzaren, misinoaren eta fedearen alde.

Mons. Joseba Segura en la Semana Española de Misionología de Burgos 2022