Elorrion, partaideek Sortzez Garbia basilikan murgiltzeko aukera izango dabe. Basilika, Bizkaiko handienetakoa da eta Euskal Herriko arkitektura erlijioso errenazentistako monumenturik gailenetakoa.
Gaur egingo dan bisitan, eraikin bikain honen sekretuak argitzeaz batera, herrian dagozan askotariko arkitektura-ikuspegiak agertuko dira. Bisitak euskeraz (11:00etatik 12:30etara) eta gaztelaniaz (13:00etik 14:30etara) izango dira. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea, lekuak mugatuak dira-eta.
Gautegiz-Arteaga: gaztelutik San Lorentzo ermitara
Gautegiz-Arteagan, Arteaga gaztelutik abiatu eta San Lorentzo ermitan amaituko dan ibilbidea egingo da. Ibilbidea gaur egingo da 11:00etatik 13:00era, Ozollo baserretik igaroz, ibaiertzera jatsiz eta Ozollo marea-errota bisitatuz. Aukera bikaina balio handiko ingurune naturalean sasoi desbardinetako ondare-osagaiak eta tipologia arkitektonikoak ezagutzeko.
Gordexola, hilobi-arkitektura
Gordexolan, bestalde, bihar bisita gidatua egingo da bertako kanposantura, “hilobi-arkitektura: alkartearen ondare material eta immateriala” izenburuaren harira. Goizeko 11:00etan Molinar plazan hasiko dan ibilbidean, hilobi-eremuek -panteoiak, nitxoak, kaperak…- gizarteak, XIX. gizalditik gaur egunera arte, iragaitza eta oroimena zelan ulertu izan dituan aztertuko da
Argibideak
Jarduera guztiak doakoak dira, baina lekuak, mugatuak, beraz, aldez aurretik izena emotea komeni da. Gainera, mobikortasun urriko pertsonek aurretik jakinarazo behar dabe, euren parte-hartzea ahalbidetzeko.