Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiak (PB) antolatu dau Caritas Bizkaia erakundearen aldeko kontzertua. Eleizbarrutiko erakunde honek akonpainamendua eta laguntza emoten deutse ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta familiei hainbat egitarau garatuz: harrera, lana, gizarte sustapena, ume eta gazteak, lankidetza eta boluntario-lana, besteak beste.
Errezitaldian, XVIII. gizaldiko iberiar errepertoritik aukeratutako pieza bikainak entzungo dira, besteak beste, musikagile honeenak: Antonio Soler, Jose Lidon, Joaquin Martinez de Oxinaga, Ramon Ferreñac, Jose de Larrañaga edo Fernando Eguiguren. Bertaratutakoek pantaila baten bidez jarraitu ahal izango dabe interpretazinoa eta musika-tresnaren funtzionamendua.
EGITARAUA
P. Antonio Soler (1729-1783)
Sonata de clarines en Do mayor, nº 54
Sonata en Si b mayor, nº 62
Andantino con moto
Ramón Ferreñac (1763-1832)
Variaciones en Sib M
Fr. José de Larrañaga (1728-1806)
Sonata de 5º tono
José Lidón (1748-1827)
Elevación y Segundo Allegro
Joaquín Martínez de Oxinaga (1719-1789)
Fuga en sol m
Vicente Martin y Soler (1754-1806)
Sonata en Do M (Obertura de la ópera “Una cosa rara”)
Miquel López (1669-1723)
2 Versos para la entrada de la Salve en S. Juan de la Peña (año 1719)
Fr. Ignacio de Echevarría (s.f.-1792)
Sonata de 5º tono
Sonata de 6º tono punto bajo
José Lidón (1748-1827)
Cantabile para órgano al alzar en la Misa
Fr. Fernando Eguiguren (1743-s.f.)
Concierto Airoso en Re Mayor
Laguntzeko, dohaintza egiteko bidea
Caritas Bizkaiari lagundu gura badeutsazu, transferentzia egin. Hona hemen kontuak:
BBK – Kutxabank: ES82 2095 0000 76 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
CaixaBank: ES93 2100 0732 21 0200220296
Rural Kutxa: ES85 3008 0266 51 2515538920
Banco Santander: ES59 0049 0018 47 2010597951
FIARE banka etikoa: ES85 1550 0001 22 0000992222
Indautxuko Karmengo Ama eleizako organoa
‘Organería Española (O.E.S.A)” dalakoak eraiki eban 1967an maristen Bilboko “Salbatore” ikastetxeko kaperarako. Hainbat hamarkadatan erabili ondoren,ikastetxeak instalazinoak aldatu ebazanean, parrokiari dohaintzan emon eutsen 2016an,
Desmuntatu eta barritu ondoren, On Mario Izeta gotzainak 2018ko apirilaren 26an bedeinkatu eban musika-tresna bere kokapen barrian.
Estilo neoklasikokoa da, eskuzko teklatu bi ditu,, eta bakotxak 56 nota, 30 notako pedaleroa eta 1.200 tutu inguru 14 erregistrotan batuta. Berezitasunetako bat tronpeta horizontala da, “batailan” iberiar organo barrokoen berariazko ezaugarri lez.